Kaixo denoi ba pasa dira 3 hilabete Vienan egon naizela eta erasmus bukatu da. Beraz emen duzue laburpen txiki bat nola joan diren 3 hilabete hauek emen Österreich-eko hiriburuan.
Astelehen batean hasi zen hau guztia Loiura joan eta hegazkin bat hartuta Vienaraino iritsi nintzen bidean ezagutu nituen nire Erasmus kideak. Oso lagun onak egin gara hemen egon garen 3 hilabeteetan. 9 ginen denera. 2 gipuzkoar, 5 bizkaitar eta 2 arabar.
Orain gauza asko ditu kontatzeko beraz 3 zatitan banatuko dut post hau.
- Lana
- Harremanak
- Turismoa
Hasteko lana, horretara etorri bai ginen. Lana praktiketan izanik alde honak eta txarrak izan ditu. Hasieran ez zidaten ia lanik ematen hainbat arrazoi gaitk baina hori pentsatzen nuen etorri haurretik, ezin didate lan oso "garrantsitzuarik" eman. Gauzatxo bat gaizki eginez gero milaka euroko galerak eragin bai ditzaket eta oraindik gehiago informatika arloan. Nik enpresa aldetik zorte ona izan dut, enpresa oso handia eta gaztea tokatu bai zait. Europa osoan dituzte bulegoak baina zentrala Vienan dute (egia esan enpresa orokorrak 3 bulego ditu emen) nik informazio sistemak maneiatzen dituen enpresarentzat egin dut lan, baina enpresa matrizak esan bezala hainbat "azpi-enpresa" ditu. Nire enpresako langileen adin batazbestekoa 29 bat urtean dago, eta ez dira gutxi 60 gora langile ari bai dira lanean. "Enpresaren" lan nagusa Adonis izeneko software bat garatzea da. Enpresa munduan oso software ezaguna da. Proiektuak garatzeko erabiltzen da, gainera orain enpresak munduan zehar zabaltzeko asmoa du.
Bigarren partea harremanak dira, iritsi orduko lagun berriak egin nituen nire erasmus kideak. Denok erresidentzia berean egon gara. Denekin oso ondo eman naiz. Ona iritsi giñean Alemana zen gure puntu ahula inork ez baigenekien hitz egiten eta hasieran eman ziguten 20 orduko hizkuntza kurtsoarekin ez duzu ezer ikasten, lau hitz egunero erabiltzen direnak. Baina Vienan gaude, hemen ia pertsona guztiek dakite ingelesa ikasten, pertsona helduak ba dira 50 bat urtetik gorakoak zailtasun gehiagorekin baina beherakoek esan genezake guztiek dakitela ingelesez hitz egiten. Hizkuntza aldetik ez dugu arazorik izan. Supermerkatura joan ingelesez hitz egiten genuen zerbait behar bagenuen, berdin jatetxe, McDonals, BurgerKing etabrretan. Nik lanean ere ez dut behar izan alemana nire enpresan hainbat nazionalitatetako pertsonak hari dira lanean eta beraz nire enpresan Alemaniera eta Ingelesa maila berean daudela esan dezakegu. Denek dakite hitz egiten pare bat pertsona kenduta.
Aste batzuk hemen gaudela, beste euskaldun batzuk iritsi ziren Confebask-en bekekin, beraz haiekin ere oso ondo eraman gara.
Beste gauza bat gustatu zaidana hemengo kultura da. Adibide harrigarri bat. Eta esan egia. Donostin edozein autobusera ordaindu gabe sartzeko aukera izanez gero sartuko al zinateke edo ordaindu egingo zenukete?
Hemen tickea tabako dendan erosi behar da. Eta autobus, tranbia, metro, Cercaniek ateak ireki eta sartu egiten zara. Sarrera eta irteeretan ez dago inolako kontrolik. Niri 3 hilabetean behin eskatu didate txartela eta atentzioa deitzen ari ginelako. Bai emen oso isilak dira, zentroan altu entzuten den hizkuntza bakarra gaztelera da.
Nora gatozen esan zigutenean inguruko pertsona asko esan ziguten Vienan irteteko oso gauza gutxi daudela. GEZURRA. Nahiz gero egunero irten daiteke festara. Hemen hasi pub txiki batetik eta Austria osoko diskotekarik handiena daude.
Beno txapa honen azken puntua turismoa da. Austrian hainbat puntu daude ikusteko hasteko Viena bera, ondoren Linz, Salzburgo (alpeen hasera) eta Insburck besteak beste. Gehiago jakin nahi baduzu bilatu Wikipedian. Beraien edertasuna ikusteko emen dituzue argazki batzuk. (Horrela jarri dut Googleek ez bait dit gehiago igotzen uzten)
Beno post luzetxo hau bukatu da eta baita erasmus ere esan bezala, baina nik ez dut Viena usten normalena izango zen bezala, beste hilabetetxo bat emen geratuko nahiz lanean.
Besterik gabe, ondo segi