D zień dobry!
2019ko otsailak 28, Myriam, Idoia eta hirurok, urduri baina gogo handiekin, hurrengo 3 hilabeteak ezagutzen ez genuen herrialdera eramango zigun hegazkinean igo ginen.
Polonia ezagutzeko prest ginen, Wrocław zehazki.
Bilbotik hegaldia 13:15tan geneukan eta 15:25tan iristen ginen Francfort-era. Hortik hegaldia Wrocław-ra 17:00tan genuen eta 18:15tan iristen ginen gure helmugara.
Wrocław-ko aireportura iritsi ginenean, taxi bat etorri zen gure bila eta gure hurrengo hiru hilabeterako gure etxea izango zen tokira eraman zigun. Gure apartamentua oso ongi kokatua dago eta txikia izan ezik, ondo dagoela iruditzen zaigu ere bai.
Martxoak 1, hiria ezagutzeko aprobetxatu genuen. Erdigunera joan ginen eta harrigarria iruditu zitzaigun. Koloreak, elizak, etxeak, ipotxak, ...
Hotza egiten bazuen ere, oso gustora egon ginen hiria ezagutzen.
Argazki asko egin genituen egun horretan eta gauean etxera bueltatu ginen hurrengo egunean bisitatzen jarraitzeko eta leku gehiago ezagutzeko.
Praktikeri dagokienez, Myriam Zoo batean egongo da eta Idoia eta biok hotel batean, Radisson Blu izenekoa. Bihar gure lehenengo eguna izango da, ea zer moduz joaten den!
Jone Hernandez
2019/03/10
No hay comentarios:
Publicar un comentario