Mostrando entradas con la etiqueta Jone Hernandez. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Jone Hernandez. Mostrar todas las entradas

viernes, 21 de junio de 2019

WROCLAW. Etxean!

Orain duela egun batzuk bueltatu gara etxera. 

Experientzia hau nire bizitzako onenetariko eta politenetariko bat izan da eta egiten ahal duten pertsona guztieri gomendatzen diet.

Gauza asko ikasi ditut han eta inoiz ahaztuko ditudan momentuak eramaten ditut.




Jone Hernandez       
2019/06/01          

WROCLAW. Maiatza

Ze azkar pasatzen diren egunak hemen! 8 egun baizik gelditzen zaizkigu Polonian,
sinesteko zaila da egia esan. Oso experientzia ona izaten ari da, baina egia da pertsona
batzuk faltan botatzen ditugula ere bai eta batzuetan gogorra izaten ahal dela.

Nire aita, ama eta ahizpa bisitan etorri ziren eta 4 egun pasatu zituzten Wrocław-en eta
horrek ilusio handia eman zidan. 




Jone Hernandez             
2019/05/19                

WROCLAW. Jarraipena 2

Gaur, apirilak 10, hilabete bat eta 11 egun daramatzagu Wrocław-en. 
Hilabete zoragarri bat izan da.

Praktikak hoteleko harreran egiten ari naiz, eta nire ordutegia 7:30-15:00tara da. Lehenengo orduak jatetxean pasatzen ditut gosariak kontrolatzen eta gero harrerako lanak egiten ditut, poloniar hizkuntzak nahiko limitatzen badit ere.







Martxoak 30ean, Auschwitz bisitatu genuen eta hurrengo egunean Krakovia ere bai.
Experientzia gogorra izan da hor bizi izan den egoeragatik 1940 urtetik 1945 urtera baina tour interesgarria izan da.



Martxoak 31, Krakovia bisitatu genuen eta hiria asko gustatu zitzidan. Hor ere, tour bat jaso genuen hiriari buruzkoa eta argazki asko ateratzeko aprobetxatu genuen. 






Jone Hernandez          
2019/04/10             

WROCLAW




D​ zień ​ dobry! 

2019ko otsailak 28, Myriam, Idoia eta hirurok, urduri baina gogo handiekin, hurrengo 3 hilabeteak ezagutzen ez genuen herrialdera eramango zigun hegazkinean igo ginen. 





















Polonia ezagutzeko prest ginen, Wrocław zehazki. 

Bilbotik hegaldia 13:15tan geneukan eta 15:25tan iristen ginen Francfort-era. Hortik hegaldia Wrocław-ra 17:00tan genuen eta 18:15tan iristen ginen gure helmugara.







Wrocław-ko aireportura iritsi ginenean, taxi bat etorri zen gure bila eta gure hurrengo hiru hilabeterako gure etxea izango zen tokira eraman zigun. Gure apartamentua oso ongi kokatua dago eta txikia izan ezik, ondo dagoela iruditzen zaigu ere bai.

Martxoak 1, hiria ezagutzeko aprobetxatu genuen. Erdigunera joan ginen eta harrigarria iruditu zitzaigun. Koloreak, elizak, etxeak, ipotxak, ...







 Hotza egiten bazuen ere, oso gustora egon ginen hiria ezagutzen. 

Argazki asko egin genituen egun horretan eta gauean etxera bueltatu ginen hurrengo egunean bisitatzen jarraitzeko eta leku gehiago ezagutzeko.

Praktikeri dagokienez, Myriam Zoo batean egongo da eta Idoia eta biok hotel batean, Radisson Blu izenekoa. Bihar gure lehenengo eguna izango da, ea zer moduz joaten den!




Jone Hernandez                  
2019/03/10