Iada bi lanegun bakarrik geratzen zaizkigu, izan ere, Ostiral Santu eguna dela eta jai izango dugu.
Horretaz gain, gaur Ken7 musika taldeak Dublinen joko du eta kontzertura joateko asmotan gara, Annalivian ezagutu genuen beste euskaldun batekin. Gaur Whelan´s izeneko hiriko taberna batean egongo dira, eta hurrengo egunetan zehar Ipar Irlandan beste kontzertu batzuk dituzte antolatuta.
Amaitzeko, bihar maletak egiten asteko asmoa dugula aipatu, opari pila bat erosi baiditugu, eta denak nonbait sartu beharra daukagu 20 kg.-ko maletetan...
Beno, hurren arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario