Kaixo!
Jadanik hiru aste bakarrik geratzen zaizkit Dublinen. Egia esan ez nuen pentsatzen horren azkar pasako zirenik jaja.
Aurreko aste bukaeran Belfasten izan nintzen, etorri naizen taldeko gehienak joan ginen bertara.
Larunbatean, tour bat egin genuen Giant’s Causewy-era. Oso polita irudi zitzaidan, nahiz eta ez genuen eduki nahikoa denbora guztiz lasai ikusteko.
Tour-eko argazki batzuk:
Igandean Belfast ezagutu genuen gure kasa, eta amaitzeko astelehenean, beste tour “politiko” bat egin genuela esan daiteke, taxi bat hartuta (bereziki horretarako prestaturiko taxi batean). Ostatuan gurekin zegoen beste batek ezan zigunez, taxi hauetako gidariak preso ohiak dira.
Belfasten bizi diren Irlandesek, egia esan, bizimodu tristea daramate, zeren, horma baten bestaldean bizi dira eta hauei goizeko zazpietan irekitzen dizkiete ateak eta arratsaldeko zazpietan berriz ixten dizkiete. Hormaren inguruan bizi diren etxeetan ezin dute kristalik jarri, etxeetan hesiak dauzkate jarrita babes bezala koptel molotof-ak botatzen baitizkie. Hau guztitik aparte ixkanbila handiak egoten dira ingelesen eta irlandesen artean.
Hemen usten dizkizuet ateratako horma batzuen argazkiak.
Horma honi begiratzen diozun bakoitzen (edozein angelutatik) zuri apuntatzen dizu.
Agur!
Ainhoa Etxeberria
No hay comentarios:
Publicar un comentario