KAIXOOOOOOO
Herenegun iritsi nintzen Donostiara 3 hilabete oso Bolognan igaro ondoren.
Momentu hauetan izugarri faltan botatzen ditut han pasatako momentu guztiak, bai kurrikarak, bai hango gelato bikainak...
Baina pozik nago 3 hilabete hauen ondoren, hona itzuli eta zerbait kontatzeko dudalako.
Oso esperientzia ona izan da, nahiz eta momentu txarrak ere egon izan. Baina normala da. Ez nuke ezer aldatuko, ez momentu txarrak ezta momentu honak ere.
Laburpen txiki (luze) bat egingo dut han pasatako hiru hilabete hauena.
Lehenik eta behin aireportura iritsi eta maletak galduta zeudela jakinarazi ziguten. Konturatuko zarete nolako haserreak pasa genituen.
Erresidentziara iritsi eta hango koordinatzaileek esan zidaten enpresako entrebista asteartean bertan nuela! Eta ni lehenengo eguneko arropekin joan behar izan nuen maletak oraindik iritsi gabe zeudelako!! A ze lotsa...
Baina dena ondo joan zen. Gainera entrebistatik bueltatu eta nere kideak maletak hartzen ari ziren.
Aste horretan italiano klaseekin hasi ginen. aiii gure irakasle maitea... Faltan botako dugu. Egia esan oso ondo irakasten zuen, eta nahiko ikasi genuen, nahiz eta nik asko ez erabili, enpresan ingelesez hitz egiten bait nuen.
Larunbat eta igandea Verona eta Veneziara joatekoaprobetxatu genituen. EZ DAKIZUE ZEIN EDERRA DEN VENEZIA!! Berriro itzultzeko modukoa eta orduak eta orduak San Marcos plazan pasatzeko modukoak... Izugarria.
Astelehenenan lanean hasi nintzen. Lotsa pixka bat ematen zidan ez nekielako zer egin behar nuen, baina nere tutoreak instalazioak erakutsi zizkidan eta hurrengo egunean lana bidali zidan.
hilabete pasa nuen enpresako ordenagailu eta aparatu informatiko guztien inbentariorako datu base bat egiten.
Asteak normal pasa ziren nere lagun Haizea iritsi arte. A ze poza bera iritsi zenean. Gainera bi egunetara nere mutila ere etorri zen eta asteburu horretan Firenzera joan ginen, Haizearen lagun batzuk han zeudelako, eta hauen etxean geratu ginen.
Zubia zenez, nere mutilarekin astelehenean Maranellora joan nintzen Ferrari museoa eta fabrika ikustera. IZUGARRIA HAU ERE!! A ze kotxe puskak...
Itzuli eta hurrengo egunean mutila Donibanera itzuli zen eta Naiararen, nere gelakidearen, lagunak lagunak etorri ziren, hortaz, ni Haizearen gelara joan nintzen lotara.
Aste horietako batean nere gurasoak etorri ziren bisitan. Bologna zentroan geratu ziren, Astoria hotelean.
Gurasoekin Venezia, San Luca basilika, giardini margherita, Modena eta Parma ikusi genituen, berriro ere Venezia!! Ez naiz inoiz Venezia bisitatzeaz aspertuko.
Aste berean Haizearen gurasoak ere etorri ziren, hortaz, egun batzuetan batera irten ginen, gure familiak ezagutzen direlako. Castiglione kaleko gelateria famatu batera joan ginen gelato bat hartzera. IN-CREIBLE! A ze nolako gelatoak!!
Gurasoak itzuli eta aste horretan anginekin hasi nintzen, bai... anginak... nun eta Bolognan...
Aste osoa lanera joan ezinean egon nintzen...
Eta hurrengo astean lurrikarak hasi ziren, niri 3 aste falta zitzaizkidanean itzultzeko.
Ez da esperientzia txarra, zerbait kontatzeko, anekdota gisa, balio du. Goizeko 4retan esnatzen gaituzten lurrikarak, lanean gaudela lantoki guztia mugitzen duten lurrikarak... Eta trenak atzeratuak!! Lanetik bueltak 45 minutu itxaron beharra izan nituen lurrikadengatik...
Gainera, nahiz eta Bologna hirian ezer ez gertatu, inguruko herri ugari apurtuak geratu ziren. Argazki batzuk aurkitu ditut interneten erakusteko nolako galerak sortu zituzten lurrikadek:
Eta bitartean, astean zehar, Haizeak eta nik izugarri gustatu zaigun denda bat aurkitu dugu!!! BRANDY & MELVILLE!!! Kasualitatez aurkitu genuen, baina diru pila gastatu genuen denda hartan...
Azken astean enpresara papelak eraman nituen firmatzeko eta ostegunean jai eskatu nuen ostiralerako, denbora izateko dena ondo prestatzeko.
Ba ostegunean bertan nere tutoreak bere emaztearekin nahiko famatua den Bologna kanpoaldeko restaurante batera eraman ninduen benetazko Bolognar janaria dastatzera. Dena ikaragarria zegoen, baina a ze betekada...
Eta azken egunean Haizearekin zentrora joan nintzen buelta bat ematera, gero erresidentziara lan bat bukatzera, eta azkenik ezagutzen genuen restaurante batetara.
Eta hemen nago!!
Hegazkina hartu eta Bilbora iritsi ginenean Tatiana, Ainara eta ni, berriro ere maleten zain, eta zain, eta zain... Eta ez ziren agertu... MALETAK GALDUTA ZEUDEN!!!
Konturatuko zarete a ze haserrea x 2 izan genuen, bai joanean eta baita etorrian ere maletak galdu...
PD: Iberia, ez gara zurekin inora joango!!
Eta bueno. Orain Donostian nago, eguraldi aldaketa izugarria. Bolognan 37 gradu zirenak. hemen 16 dira... Eta nere asmoa hondartzara joatea zen...
Bueno, hau da guztia
Ikusi arte!!!
ARRIVEDERCI BOLOGNA!!!
Ainhize Goenaga