Buongiorno!
Dagoeneko astebete igaro da Bolognara etorri ginenetik eta, egia esan, oso azkar igaro zen aste hura. Oso baliotsuak izan ziren italierako klaseak izan genituen goizero eta, arratsaldetan, hirian barrena bueltaka haritzen ginen hau ezagutzeko asmoz.
Dagoeneko iritsi da enpresetara joateko garaia eta, gaur, Itzirrek eta biok, hirugarren eguna dugu lanera joaten garela. Ainhoa eta Nagore atzo hasi ziren lanean enpresa berean eta Jon gaur hasten zen; hortaz, ea zer kontatzen digun gero residentzira bueltatzean
Niri egokitu zaidan enpresa OScard da, lehenengo inpresioa bikaina izan da, jendea atsegina da, oso gustora nago bertan eta horrela jarraitzea nahiko nuke. Donostiarra den mutil bat ere hasi zen nirekin lanean egun berean eta, nahiz eta hori beharrezkoa ez izan, bada lagungarria. Ah! eta ostiraletan jai daukagu! :)
Orokorrean hiriari buruz izan dugun inpresioa oso ona izan da eta; nola ez, hasi gara datozen asteburuetako ekintzak antolatzen. Datorren asteburu honetan, esaterako, Verona eta Milan bisitatuko ditugu.
Dena bikain joango den arren, kontatuko dizuegu zer nolako pasarteak izan eta bizi ditugun!
Besterik gabe, laster arte.
Jaione
No hay comentarios:
Publicar un comentario