Mostrando entradas con la etiqueta Leire. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Leire. Mostrar todas las entradas

lunes, 27 de mayo de 2019

CINQUE TERRE


Goizean  trena hartu genuen eta Cinque Terre aldera abiatu ginen, kide batzuk kotxez joan ziren. 

12:30 pasatxo iritsi ginen La Spezirìera eta bertan informazioa jaso genuen garraio publikoari buruz, trena hartu eta lehengo herria, hau da Riomaggiore bisitatzeran joan ginen eta izugarri gustatu zitzaigun etxe guztiak elkarri lotuta zeuden. 





13:45 aldera berriro trena hartu eta Manarola  bisitatzera joan ginen, itsasora sekula bistak zeuden eta etxeek kolore bitxiak zituzten. 

14:30 aldera Corniglia joan ginen eta egia esan ez zen batere polita, hori bai herrira igotzeko sekulako eskailera pila igo behar ziren. 

15:45 aldera Vernazzara abiatu ginen eta bertan beste kideekin topatu ginen, herri honetan hondartzara joateko kobazulo antzeko toki bat pasa behar zen. 




17:00 Monterossora   iritsi ginen eta hondartzaren ondoan zegoenez bainu bat hartzeko aprobetxatu genuen , ura ez zegoen hain hotza.

19:30tarako La Speziera bueltatu ginen gure trena hartu eta Florentzi aldera abiatzeko, bidean zehar eskala egin behar izan genuen Pisan eta denboraz nahiko justu ibili gienen estazioko alderdi batetik beste aldera joateko. 

22:45 Florentziara iritsi ginen.

Egun ederra izan zen, eta toki polit asko ikusi genituen.


Leire Urdangarin                   

VENEZIA


Goizeko 01:25 autobusa hartu eta Bolonia aldera abiatu ginen, 2:30 aldera Boloniara iritsi ginen eta bertan,  bi ordu egon ginen beste autobus bati itxoiten Veneziara joateko.

Venezira goizeko 6:30 iritsi ginen, iritsi eta segituan gosaldu egin genuen, ostera barku bat hartu eta Veneziako irlara joan ginen,hau da, San Marko izeneko parada batean jatsi ginen. Ordu horretan ez zegoen ia inor kaleetan eta argazkiak ateratzeko aprobetxatu genuen. 



Egia esan gauza asko ikusteko aukera izan genuen hain goiz joan da, adibidez, ponte di rialto, Basilica di Santa Maria della Salute, Basilica di San Marco, Ponte degli Scalzi…

12:45 aldera bazkaltzera joan ginen plaza txiki batera. Biharamunean barkua hartu eta berriro San Markora joan ginen bertan Santa Suspiro zubia ikusi eta opariak erostera joan ginen.

15:30 aldera barkua hartu Venezia (Tronchetto) aldera abiatu ginen, iritsi eta hain nekatuta geunden bazter batean jarri eta lo egiteko aprobetxatu genuen, ostean,autobusa hartu eta Florentzia aldera abiatu ginen.



Nekatuta bukatu arren egun ederra izan zen eta giro paregabea ibili ginen denok.



Leire Urdangarin                       

martes, 30 de abril de 2019

LANA


Lehen egunetan urduri joaten zara lanera. Baina behin konfiantza hartzen duzunean, gustura joaten zara, konfiantza hori zuk lortu behar duzu, eta hori ez da batere zaila jator eta laguntzeko gogoekin joaten bazara.

Beti ez duzu ikasitako hori praktikan jartzen baina hala ere beste gauza asko ikasten dituzu, batez ere zure gaitasunak gauzak egiterako garaian eta talde lana zein garrantzitsua den.

Nire enpresan ez gaitasunak dituztenak lana egiten dute eta ni bertako administrazioan lana egiten dut. Ez gaitasuna duten pertsonekin, hiru catering  egiteko aukera izan nuen  eta oso gustura ibili nintzen beraiei laguntzen, beste esperientzi bat izan zen.



Leire Urdangarin                    

ERROMARA BIDAIA


Ostiral arratsalde batean abiatu ginen, hiru ordu autobusean egin ondoren gure apartamentua aurkitu behar genuen, tranbia zahar bat hartu eta gure apartamentu ondoan uzten zigun, ostean, nagusiari deitu eta apartamentuko giltzak eman zizkigun. 

Hurrengo egunean Colosseo, Vatikano, Fontana di Trevi, Veneziako plaza eta Espainiako plaza ikusi genituen.  Egun luzea aurretik eman ondoren,  gure apartamentura joan ginen.

Apartamentura iritsi eta sekulako sorpresa eman nuen. Etxeko  argi guztiak itzali eta nire urtetako oparia bezala afari bat egin zidaten, sekulako poza hartu nuen eta afari bukaeran bizkotxo batekin zorionak kantatu zidaten.

Azkeneko egunean Fuente de Los Cuatro Ríos, Romako Panteoia eta Romako zirkoa ikusi genituen. 

Bazkaldu ostean,  autobusa hartu eta  lau ordu egin ondoren Florentzira iritsi ginen.



Bidaia oso ondo atera zen eta lagun arte ederrean ibili ginen.

Leire Urdangarin