lunes, 27 de mayo de 2019

CINQUE TERRE


Goizean  trena hartu genuen eta Cinque Terre aldera abiatu ginen, kide batzuk kotxez joan ziren. 

12:30 pasatxo iritsi ginen La Spezirìera eta bertan informazioa jaso genuen garraio publikoari buruz, trena hartu eta lehengo herria, hau da Riomaggiore bisitatzeran joan ginen eta izugarri gustatu zitzaigun etxe guztiak elkarri lotuta zeuden. 





13:45 aldera berriro trena hartu eta Manarola  bisitatzera joan ginen, itsasora sekula bistak zeuden eta etxeek kolore bitxiak zituzten. 

14:30 aldera Corniglia joan ginen eta egia esan ez zen batere polita, hori bai herrira igotzeko sekulako eskailera pila igo behar ziren. 

15:45 aldera Vernazzara abiatu ginen eta bertan beste kideekin topatu ginen, herri honetan hondartzara joateko kobazulo antzeko toki bat pasa behar zen. 




17:00 Monterossora   iritsi ginen eta hondartzaren ondoan zegoenez bainu bat hartzeko aprobetxatu genuen , ura ez zegoen hain hotza.

19:30tarako La Speziera bueltatu ginen gure trena hartu eta Florentzi aldera abiatzeko, bidean zehar eskala egin behar izan genuen Pisan eta denboraz nahiko justu ibili gienen estazioko alderdi batetik beste aldera joateko. 

22:45 Florentziara iritsi ginen.

Egun ederra izan zen, eta toki polit asko ikusi genituen.


Leire Urdangarin                   

No hay comentarios:

Publicar un comentario