Mostrando entradas con la etiqueta austria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta austria. Mostrar todas las entradas

miércoles, 21 de marzo de 2012

Lehen astea Vienan



Kaixo, berriro ere ementxe ari natzaizue Vienatik idazten. Astebete pasatu da iritsi nintzenetik eta denetik pixka bat egiteko denbora eman dit. 

Lehen astean Alemaniera ikasi ondoren, astebukaeran turismo pixka bat egiteko erabili nuen hemen gauden beste pertsonekin batera. Ez genuen Viena osoa ikusi baina zati bat bai, udaletxea, museo batzuk eta Prater-eko atrakzio parkea. Egun osoa pasa ondoren ori ikusten, gauean St Patrick eguna ospatzera irten ginen, garagardo lantegi bat baidugu ez etxetik oso urrun. Bertan festa bat egin zuten eta hantxe pasa genuen gaua. 






Igandean ere turismo egiteko erabili nuen, Danubio inguruak ikusi genituen, eguraldi ederra egiten bai zuen. Hemen 15-20 graduko tenperaturak ditugu. Manga motxean gabiltz.


Astelehenean lanean hasi nintzen. Hasera ez zen oso gogorra izan, baina bai urduritsua. Softwarea garatzen den bulego batean egiten dut lan sistema eta infraestrukturen departamentuan. Bulegoa oso handia da baina orain lekuz aldatu behar dute beste handiago batera, beraz lana ba dugu. Bulegoan 40 -50 bat pertsona gara, batzuk kodigoa egiten, beste batzuk probatzen, soportea ematen etab.. Gu hiru pertsona gaude orain departamentuan, hori bai denok elkar ikus dezakegu, ez dago departamentu batetik besterako banaketarik dena irekia da. Bertan bazkaltzen dut, tupper batean ematen dut eta hantxe dugu gainontzekorako sukaldea. Behin irtendakoan hurrengo egunerako erosketak egin eta etxera.
Etxea ez dut lantokitik oso urrun, tranbiaz 20 bat minutu. Behin etxean gaude tertulia edukitzen dugu egunean zehar zer gertatu zaigun komentantuz, bloke berean bai gaude Euskal Herritik etorritako 9 lagunak. 
Besterik gabe, agur bero bat

Beñat Mendizabal

PD: Hurrengoan gehiago.


jueves, 1 de marzo de 2012

Beñat Mendizabal. Austria


Hemendik bi astera iada Vienan izango naiz praktikak egiten. Martxoak 12an Bilbotik Vienara bidea egin eta Ekainak 4 arte ez dago bueltatzeko asmorik. 
Bertan multinazional batean egingo dut lana. Lo egiteko berriz apartamentu batean egongo naiz. 
Momentuz hori da kontatu dezakedana, hemendik denbora ez askora gehiago kontatzea izango dudalakoan. 
Besterik gabe Vienaren argazki batzuk uzten dizkizuet idea bat egiteko nolako lekura noan
Agur!!