Kaixo, berriro ere ementxe ari natzaizue Vienatik idazten. Astebete pasatu da iritsi nintzenetik eta denetik pixka bat egiteko denbora eman dit.
Lehen astean Alemaniera ikasi ondoren, astebukaeran turismo pixka bat egiteko erabili nuen hemen gauden beste pertsonekin batera. Ez genuen Viena osoa ikusi baina zati bat bai, udaletxea, museo batzuk eta Prater-eko atrakzio parkea. Egun osoa pasa ondoren ori ikusten, gauean St Patrick eguna ospatzera irten ginen, garagardo lantegi bat baidugu ez etxetik oso urrun. Bertan festa bat egin zuten eta hantxe pasa genuen gaua.
Igandean ere turismo egiteko erabili nuen, Danubio inguruak ikusi genituen, eguraldi ederra egiten bai zuen. Hemen 15-20 graduko tenperaturak ditugu. Manga motxean gabiltz.
Astelehenean lanean hasi nintzen. Hasera ez zen oso gogorra izan, baina bai urduritsua. Softwarea garatzen den bulego batean egiten dut lan sistema eta infraestrukturen departamentuan. Bulegoa oso handia da baina orain lekuz aldatu behar dute beste handiago batera, beraz lana ba dugu. Bulegoan 40 -50 bat pertsona gara, batzuk kodigoa egiten, beste batzuk probatzen, soportea ematen etab.. Gu hiru pertsona gaude orain departamentuan, hori bai denok elkar ikus dezakegu, ez dago departamentu batetik besterako banaketarik dena irekia da. Bertan bazkaltzen dut, tupper batean ematen dut eta hantxe dugu gainontzekorako sukaldea. Behin irtendakoan hurrengo egunerako erosketak egin eta etxera.
Etxea ez dut lantokitik oso urrun, tranbiaz 20 bat minutu. Behin etxean gaude tertulia edukitzen dugu egunean zehar zer gertatu zaigun komentantuz, bloke berean bai gaude Euskal Herritik etorritako 9 lagunak.
Besterik gabe, agur bero bat
Beñat Mendizabal
PD: Hurrengoan gehiago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario