miércoles, 22 de abril de 2015

Good morning from Edimburgh again!

Aspaldiko!
 
Duela ia hilabete bat idatzi nuen nire lehen asteaz Edinburgon. Dagoeneko hilabete t'erdi daramat hemen, eta nire kideak ez bezala, nire esperientzia zoragarria bihurtzen ari da. Lantokiko jendea, enpresa, Ikaslaneko langileak... dena oso ondo.
 
Hilabete honetan zehar gauza mordoa egin dut: bidiak, bisitak, lan mordoa...
 
Lantokitik hasita, esan beharra dut nire enpresa oso egokia ikusi dudala formakuntza egiteko. Hau da, segituan laneko guztiak nire formakuntzan hartu zuten parte, eta edozeinen laguntza jaso det arazoren bat izan dudanean. Era berean, nire tutora dena oso adi egon da nirekin, eta ahal izan dituen erraztasun guztiak eman dizkidala esan beharra dut. Eta hori gutxi balitz, nire lana oso baloratuta ikusi dut. Gauzak ondo egin direnean segituan eskertu dira, bai lankideengandik bai kargu altuengandik.
 
Elkarbizitzarekin segituta, oso gustora nagoela esan beharra dut. Nirekin bizi den jendea jatorra da, eta elkarbizitza erraza egiten dute guztiek. Duda gabe, esperientzia bikaina.
 
Eta azkenik, baina garrantzirik kendu gabe, BIDAIAK eta BISITAK!!! Asteburu guztietan bidaien bat edo beste egin dut, beraz, Eskozia erabat ezagutu ahal izatea espero dut. Era berean, lagunak eta familia etorri zaizkit bizitan, benetan lagungarria dena. Esan beharra dago oso esperientzia polita dela, baina familia eta lagunak oso beharrezkoak egin zaizkit hemen.
 
Edozein kasutan, hona hemen hilabete honetan egin dudanaren zenbait argazki:


Bamburgh


Alnwick Castle


Loch Ness
 
 
 
Visiting Edinburgh with friends
 
Hurrengo posta arte!!
 
June




No hay comentarios:

Publicar un comentario