Kaixo, aspaldiko!
Egun asko pasa dira
azkeneko aldiz idatzi nizuenetik, eta egun guzti hauetan gauz mordo
bat zuei kontatzeko ere.
Nire azkeneko sarrera
idatzi eta egun gutxi batzuk geroago, gure Zubiriko irakasleak etorri
ziren guri bixitan, Mariaje eta Jon, ain beste egun kanpoan egon eta
gero egia esan gure gurasoak etorriko baziren bezala jaso genituen
Padovan. Bi egun egon ziren gurekin, zer moduz genbiltzan lantokian
ikusten gehienbat. Beraien azkeneko gauan gure pisura gonbidatu
genitun pata tortila afaltzera. Oso gustora egon ginen, eta espero
beraiek ere sentsazio berarekin joan izatea.
Hori izan da azken
egunetako berri haundiena, beste guztia berdin doa, berririk gabe.
Lagun berriak egiten.
Lanean primeran, oso oso
gustora, gauz pila ikasten. Hemendik gutxira Lidoko Islara (Veneziako
Zinema “Jaialdia” egiten den lekua) joango naiz nire lankideekin
hiru egun pasatzera, ekitaldi bat antolatzera. Irrikitan nago.
Bueltan kontatuko dizuet zer moduz joan den.
Bitartez, Padovako
inguruak ezagutzen ari gara, Venezia bisitatu ondoren, Verona zen
hurrengo helmuga, Shakespear-en Romeo eta Julietaren hiria. Oso
polita, baino esan beharra dago Venezia askoz gehiago gustatu
zitzaidala.
Momentuz hau da guztia,
ea laister berri gehiago ekartzen dizkizuedan.
Lara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario