domingo, 8 de abril de 2012

Vienna

Kaixo.
Ba beste aste bat pasa da Vienan, batzuk oporretan dauden bitartean ni hemen nabil lan eta lan. Hemen oso relijiosoak bai baina aste santua justu-justu ospatzen dute. Astelehena bakarrik dut jai.
Bestela oso ondo doa dena enpresan, batzuetan aspertu ere egiten naiz lana bukatu eta nagusia bertan ez dagoelako eta itxoin egin behar delako etorri arte.
Lanetik aparte, turismo pixkatxo bat egin dut hemendik. Orain iada Vienna erdi ikusi dugula, inguruak geratzen zaizkigu. Vienna geratzen dena ikusteko lanetik irtendakoan bizikleta "alokatzen" dut (gakotxak debalde alokatzeko trukoa asmatu dugulako dira, ordu bat baino lehenago bueltatuz gero ez da ezer ordaindu behar, beraz ordu bat pasa aurretik uzten dugu bere lekuan eta 15 minutu pasatakoan berriz hartu) Ba bizikleta horrekin leku desberdinak bixitatzen ditut.
Pasa den astebukaeran bizikleta jauzien jaialdi bat egon zen Vienako udaltxearen aurrean. Hemen dituzue bizikleten argazki batzuk eta beste batzuk ere bai.





Bitxikeria bezala hemen egunkariak saltzeko modua.Trafiko seinaleetan txintxilikatzen dituzte eta bertatik hartze dira. Ordaintzeko itxulapiko txiki bat dute. Ordaindu gabe hartu daiteke, baina hemen jendeak ordaintzen du.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario