martes, 29 de mayo de 2012

Azken hitzak Ustaritzetik

Agur Olaberria enpresa!!!
Asteartea da, 3 egun gelditzen zaizkit lanean hemen, beraz bilan orokor bat egiteko momentua iritsi da.
Hasi aurretik eskertzen ditut: Erasmus, Zubiri Manteo eta Olaberria enpresako nagusia eta langileak.
Esperientzia bikaina izan da, eta ateak ireki dizkit gerorako. Bihar dut elkarrizketa beste enpresa batekin kontratu mugagabe baten proposamenaz hitz egiteko.
Enpresako langileekin oso ongi moldatu naiz, irri egin dut nahiz eta txiste guztiak frantsesez diren... hihihi
Praktika hauei esker, orain badakit gai naizela lan egiteko izan Frantzian, Españan, edo behar bada Europan zehar. 
Nire lan jarduera aberatsa izan da, denetarik egin dut: kontabilitatea, marketinga, harremanak enpresekin...
Herrian egin ditudan ezagutzak ere aberasgarriak izan dira eta toki oso ederrak ezagutu ditut.
Ez dut besterik gehitzeko.
Espero dut praktiketan egon diren guztientzat, niretzat bezain ongi pasa dela dena!
Merci à tous! A bientôt!

Ihintza

No hay comentarios:

Publicar un comentario