Kaixo Guztiori, Iker Izaguirre naiz
Informatika arlokoa. Orain arte bizitakoa azalduko dizuet, badakit dagoeneko 25
egun igaro direla baina benetan esaten dut, lehenago ez dudala tartetxo bat
izan zuei idazteko.
Dena otsailak 28ko gauean hasi zen, DBHko
lagunekin afari bat egin, eta bi ordu bakarrik lo egin ostean, gogotsu esnatu
nintzen esperientzia berri hau hasteko.
Hegazkina hartzen nuen lehen aldia zen,
niretzako Loiuko aireportua handia eta dena zen … gero konturatu nintzen
jostailuzkoa dela Europan aurkitzen direnekin alderatuz. Kontrol guztiak igaro
genituen (eskuko ordenagailua neraman motxila aterarazi zidaten) eta hegazkinean
sartu ginen. Aireratzeko momentua asko gustatu zitzaidan, abiadura eta lurra
uzteko sentsazioak. Eskala motxa izan
zen. Wrocław-eko aireportuan bibotedun taxilari bat genuen esperoan ingeles
eskasa zekiana bere hitzetan: “Super Driver” bat zen.
Lehen egunean pinguino bat lurrean bezain
trakets ibili ginen, galduak noraezean. AVIVAkoek (enpresa bitartekaria) aste
guztiaren plangintza egin ziguten, poloniera zein ingelesezko klaseak, ibilaldiak
ere: Hiria ezagutzeko tour bat eta guduak isladatzen diren 360 graduko horma
irudi bat ikusi genuen.
Aste horrek asko lagundu digu beste Erasmus
ikaskideekin harremanak lotzeko.
Esan beharrik ez dago pisu-kideekin primeran
eramaten naizela batez ere etxeko beste mutil bakarrarekin, laguntza handia
izan da nire laneko lehen astean ez baita gauza erraza izan.
Bigarren astean lehen egunean enpresa
ezagutzera joan ginen, espero bezala ordenagailu gutxi ikusten ziren,
managerrak astebeteko oporraldia eman zigun hiriaz gozatzeko.
Eta horrelaxe egin genuen.
Gainera tartean Andrearen urtebetetzea izan zen
Gainera dagoeneko mugitzen hasi gara, KRAKOW ederra eta istorioz betea dago.
Hirugarren astean, lehen egunean telefono
mugikorrak ea ondo zebiltzan frogatzen igaro genuen, enpresa buruak guretzako
plan batzuk zituela (gezurra) esan zigun. Bigarren egunean mobil berriak
konpontzen, hirugarrenean, zaharrak desmuntatzen eta muntatzen inolako xederik
gabe, hor jada abian jarri ginen eta enpresa bitartekariarekin eta zubiriko
jendearekin kontaktuan jarri ginen, eta pentsatu bezala asteko hurrengo
egunetan gauza berberak egin genituen (testeatu, eta muntatu).
Zubirikoek arraroa badirudi ere inportantzia
kendu zioten gure egoerari, eskerrak, AVIVA koek “razon de fuerza mayor “
egotziz enpresa aldatzeko lanak egiten hasi ziren.
Laugarren aste honetan kopeta zimurtuz joaten
ginen lanera, inolako gogorik gabe, eta asteartean izugarrizko albiste ona jaso
genuen, enpresaz aldatuko zaituztegu esan zigun Anniak. Borja pisu-kidea
dagoeneko kodea sortzen hasi da enpresa berrian, eta nik gaur libre nuenez zoo-a
bisitatzeko aprobetxatu dut, izugarri gustatu zait ondo antolatua dago.
Nik bihar asten dut lan berria ea zorte hobea
dudan.
Amaitzeko ZORIONAK AMA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario