domingo, 9 de marzo de 2014

Hau hasi da

Lehenengo prespektibak onak dira. Atzo iritsi nintzen dublinera Parisen eskala egin ondoren. Bidaia honetan
nirekin batera etxe honetan bizitzen egongo den pertsona ezagutu nuen (Gonzalo, Gasteiztarra, oraintxe nere ondoan dago ordenagailuari eman eta eman), Dublinen beste etxeetan daudenak erebai, baita Belfastera zijoazen 9ko talde bat ere. Nerbioak eta ilusio handia.

Etxe honetan ez dira izaki bizidun gehiago kabitzen. Familia bost kidez osatuta dago: Gurasoak eta hiru seme alaba. Ondoren, Gonzalo, Min Jiu (Korearra) eta ni gaude gonbidatu moduan. Gainera, hiru katu eta txakur bat ere dauzkate... ezin gera aspertu. Aipatzeko modukoa da ere etxean duten musika estudioa(bateria, gitarrak...).

Nahiz eta nekatuak egon, ezin izan ginen etxean geratu. Hiri erdigunera joan ginen Min Jiuren laguntzarekin. Sekulako giroa zegoen: Jende ugari eta musika zuzenean han eta hemen. Hala ere, Gauzak Euskal Herrian baino garestiagoak direla konturatu ginen (pinta bat 5,75€).

Hurrengo helburua pixkanaka egoera honetara ohitzen joatea eta disfrutatzea da. Hurren arte.

                                                                                                                                                          Kepa

No hay comentarios:

Publicar un comentario