20. eguna gaurkoa Dublinen. Gauzak oso ondo dijoaz.
Lehenengo astean ingeleseko klaseak izan nituen. Oso aukera ona munduko leku ezberdinetako jendea ezagutzeko. Nire klasekideak adibidez Italia, Brasil, Korea, Alemania, Pakistan eta Españakoak ziren. Klasetaz aparte, ikasleentzako programa sozial bat antolatuta dakate: Irteerak, dantza irlandesen klaseak, pub ezberdinetan poteoa(asteazkenetan), etab. Nahiz eta orain ikaslea ez izan asteazkenero han izango naute. Gainera, Aurreko asteburuan Connemaran izan nintzen akademiak antolatutako irteera batean. Ingelesa praktikatu eta lagun berriak egin ahal izan ditut.
Praktikekin hasi naiz. Enpresak, banaketa zerbitzua duten jatetxeei, internetetik edo mobileko aplikazio bidez eskaerak egiteko softwarea eskaintzen die. Oraingoz, lan asko ez dago eta ingelesa oztopo bat da. baino hemendik aurrera gauza ezberdinak egin eta asko ikasi dezakedala uste dut. Lankideak, bostak, oso jatorrak dira.
Hala ere, dena ez da larroxa kolorekoa. Klima oso txarra da: hotza egiten du, euria, lorentzo oso gutxitan ikusten degu eta gutxien espero degunean kazkabarra hasten da; Jacqueline, Irlandako ne amatxo, saiatzen da afariarekin, baino ez da nahikoa... beti inkognita bat da zer joango den pataten ondoan.
That's all folks. Txintxuak izan ta gero arte!
Brazen head pub
St. Patricks day(desfilea)
Kylemore abbey. Connemara
Kepa
No hay comentarios:
Publicar un comentario