Bonjour!!
Nerea, Ariane, Nahia eta Ander gara eta Turismoko ikasketak egiten ditugu Zubiri-Manteon. Praktikak Burdeosen egiteko aukera izan dugu eta orain dela gutxi iritsi gara Frantziako 5. hiririk garrantzitsuenera, beraz hiri eder honek ezkutatzen dituen leku zoragarri guztiak oraindik esploratzen ari gara. UNESCOK Gizatediaren Ondare izendatu zuen hiri honek hurrengo hilabete hauetan esperientzia ezinhobeak ekartzea espero dugu eta pilak kargatuta ditugu hotel ezberdinetan gure praktikak egiteko. Irrikitan gaude hasteaz, frantsesa asko ikasiko dugula pentsatzen dugulako eta lanbide honek asko erakutsiko digulako gure etorkizunerako. Aukera hau aprobetxatuko dugulakoan, kontatuko dizuegu aurrerago gauzak nola dihoazten.
Agur bero bat Frantziako txoko polit honetatik!
Au revoir et à bientôt!
Nerea, Ariane, Nahia eta Ander.
No hay comentarios:
Publicar un comentario