miércoles, 18 de junio de 2014

dziękuję bardzo i do zobaczenia wkrótce

Zaila egiten da orain Euskal Herritik Polonian izan dugun esperientziaren inguruan idaztea baina zerbait egiten saiatuko gara. Egun gogorrak izan ziren azkenekoak, denbora bazihoan eta ezin genuen gelditu denbora. Egia esan pentsatzen genuen bezala oso esperientzia interesgarria izan da eta gauza asko ikasi ditugu, bai langile edo ikasle bezela eta baita pertsona bezala.

Leku guztietan esan dugu itzuliko garela, laneko lagunak oso gustora egon dira gurekin eta azkeneko egunean patata tortill aeraman genienean harrituta geratu ziren, beraientzako hori oso exotikoa zen!!

Argazki batzuk jarriko ditugu jarraian:

Lehenengoa gory Stolowy Parke nazionalekoa da.
Bigarrena Karkonosze Parke Nazionalekoa.
Azkena Ksiaz gaztelua da, Hitlerrek bere egoitza nagusi bilakatu nahi izan zuena.





Ba bueno eskerrak eman nahi ditugu esperientzia hau posible egin duzuen guztiontzat. Guk sekulan ahaztuko ez dugun esperientzia izango da eta oso gomendagarria urtero ikasketak bukatzen dituzten gazteei.

Sarrera honen izenburuak dioen bezala: dziękuję bardzo i do zobaczenia wkrótce (Eskerrik asko eta laster arte)

Joseba Martinez eta Odei Artutxa

No hay comentarios:

Publicar un comentario