Mostrando entradas con la etiqueta Erasmus. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Erasmus. Mostrar todas las entradas

lunes, 21 de mayo de 2018

AMAIGABEA IZATEAREN NAHIA

Hau amaitzera doa eta oraindik gogoan ditut hegazkina hartu aurreko larunbat horretan kuadrillakoek egindako despedidan bota nituen negarrak beraiek agurtzerakoan...

Florentziara hilabete batzuk etortzeko aukera eman zidateneko lehen unetik izugarrizko zirrara sentitu nuen esperientzia hau bizitzeko aukera izateagatik. Baina aurreko egunetan ezinegon ikaragarria nuen, normala den bezala gauza berriek beldur pixka bat ematen dute, lagunik gabe , familiako kiderik gabe, neu bakarrik hiri arrotz batean.

Izugarrizkoa eta deskribaezina da hemen bizitako guztia; hiriaren edertasuna, bertako kultura, hizkuntza, lagun berriekin eginiko barreak, bisitatutako txoko guztiak… Lehen egunetik bertakoa naizenaren sentsazioa daukat eta konturatu naiz toki berrietan moldatzeko ahalmen ikaragarria dudala. Baina dudarik gabe hoberena nire burua sakon ezagutzeko aukera izan da eta kenduriko beldur guztiak.

Betidanik izan naiz oso pertsona independentea eta gauzak oso garbi dituena edo hori uste nuen behintzat. Hilabete hauei esker emozionalki askoz ere indartsuago naiz eta ideia pila bat argitzeko aukera izan dut. Hazkunde pertsonal prozesu ederra izan da.

Nire adinean ur baso batean itotzea normala dela uste dut, baino horrek ez du nahi esan gauzak lasai hartzea erreza denik, ezta ere norberaren arazoei pisua kendu behar zaienik. Baina orain benetan garrantzia duenari ematen diot garrantzia eta barne emozioak kontrolatzen ikasi dut.

Ohartu naiz askotan lagunen mendekotasuna izan dudala, gaur egun “codependencia emocional” deritzona.  Eta ohartu gabe gertatzen den zerbait da. Askotan ez naiz joan kontzertu edo antzerki asko ikustera beste inor ez delako animatu, eta ez dakit zerren zain nengoen. Orain nire gustuko zerbait egin nahi badut zuzenean neuk bakarrik egiten dut, eta ez naiz zain gelditzen norbaitek lagunduko ote didan edo nirekin etorriko den. Uste dut bizi hau nahiko motza dela nahi duguna ezin egin ahal izateko, eta ez dut galdu nahi bizitzeko aukera dudan esperientziarik. Gauzak ez dira gugana iristen, geuk lortu behar ditugu.

Ni lehen aipatutako ur baso batean itotzen diren pertsonetakoa naiz edo nintzen. Askotan gauza txarrei bakarrik erreparatu diet, inguruan ditudan beste mila onei eutsi beharrean. Betidanik pertsona positiboa izanik ere beste guztiek bezala etapa txarrak pasatu ditut, eta hemengo giroari esker horiek agurtzeaz gain, behin ere baino hobeto sentitzen naiz nire buruarekin.

Jabe bait naiz dudan sorteaz. Hemeretzi urte besterik ez eta liburu bat idazteko moduko abenturak bizi izan ditut. Izugarrizko familia dut, nire erabaki guztiak errespetatzen dituena eta nire ametsak lortzen laguntzen didana.  Munduko lagunik hoberenak ditut urrea balio dutenak eta beti barre eginarazten didatenak. Eta dudarik gabe onena nire buruaz arro nagoela. Arro nago naizen bezalakoa izateagatik, nire pentsakeragatik,  besteei emandakoagatik, lorturiko guztiagatik eta gizartea hobetzeko oraindik  lortuko dudanagatik.

Topikoa badirudi ere, ez dut nahi izan lana egiteaz bakarrik kezkatzen den pertsona horietako bat gero hipoteka, autoa eta familia mantendu ahal izateko. Ez nago egina horretarako eta bai, badakit bizitzak mila buelta ematen dituela , baina nire adinarekin ezin badut nire bizitza utopia bat bihurtu, noiz egin behar dut? Ehundaka amets ditut gordeta eta inork ez dizkit kenduko.

Benetan pertsona zoriontsua naiz, eta hau esatea pribilegio handia dela uste dut. Ilusioz beterik esnatzen naiz goizero eta bizitzako aro hau amaitzen bazait ere beste bat dator eta hau ere gogotsu hartuko dut; Uda eguzkitsu bat gehien maite ditudanekin eta gero unibertsitatea. Ez dakizue ze gogo ditudan lau urtez benetan gustuko dudana ikasteko ( eta ez da ironia). Jende berria, ezagutza gehiago, bidaia gehiago, abentura gehiago… Ze azkar pasatzen den denbora eta zein ederra den minutu guztiak aprobetxatu izana.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkizuet esperientzia hau bizitzeko aukera eman didazuen guztioi eta niganako konfiantza izan duzuenoi. Benetan bihotzez eskerrik asko.


Sarrera hau itxi nahi dut “The Friday´s Crew” taldearen Dena amaitu dela kantuko esaldi batzuekin:

  “Zenbat bizipen batetik bestera, inoiz ez dut ahaztuko bidean ikasi dudana”

 “Azkar denbora esku artetik, bizi izan duguna ez nuke nahi aldatzerik “

Maite Acedo Ramos

lunes, 23 de abril de 2018

Visita de las profesoras


El martes llegaron las profesoras de Zubiri, Eli y Pilar, para hacernos una pequeña visita. Estuvieron en cada una de las empresas de los que estamos en Florencia de Erasmus para ver si todo iba bien y, obviamente, con lo formales que somos, no escucharon mas que cosas buenas por parte de los jefes de nuestras empresas de prácticas 😜



El miércoles por la tarde nos reunimos todos para tomar un café y hablar un poco mas tranquilos. Mirad a que sitio más bonito llevamos a Eli y a Pilar a tomar el café después de un día de trabajo agotador 😍




Con sitios así quién no se enamora de Florencia? 

La visita fue breve pero nos hizo mucha ilusión.

Eskerrikasko Eli eta Pilar
Hasta la vuelta

#ErasmusFlorence




Haizea Bezunartea Garcia

jueves, 19 de abril de 2018

SIENA & CHIANTI


Kaixo berriz ere! Aurrekoan San Gimignano eta Monteriggioniko bisitei buruz hitz egin nizuen eta gaurkoan berriz Siena eta Chiantiko egonaldiaz informatuko zaituztet!

SIENA

Bazkaltzeko ordua iritsita Sienara abiatu ginen izan ere tourraren parte da bazkari tradizionala. Aurrez prestaturiko mahai erraldoi baten inguruan jarri ginen turista guztiok eta elkarrekin solasean haritzeko aprobetxatu genuen.
Momentura arte, ohikoa den bezala, bakoitza bere familia edo lagunekin ibili zen bere kabuz eta bazkarian jende berria ezagutzeko aukera izan genuen. Atenaseko hiru bikotekiderekin aritu ginen hitz egiten etenik gabe eta nire izebek edo amak ingelesez ez badakite ere ederki moldatu ziren komunikatzeko! 

Beraien lehenengo aldia zen horrelako aukera bat zutela jendearekin atzerrian hitz egiteko eta kulturak elkar banatzeko, hunkitu egin ziren esperientziaz eta izugarri poztu ziren nik horrelako momentu ugari gozatzeko aukera izanda.




Dakizuen bezala antzinako elezahar batek dio Siena Asquio eta Seniok sortu zutela, Remoren semeek alegia. (Hau Romuloren anaia zen eta honek Roma eraiki zuen). Sienak ere Otsemearen ikurra du baina hau aurrera begira dago eta Romakoa berriz umeei begira.


ERROMASIENA



Hiriari dagokionez aurreko guztiak baino handiagoa da eta ez da atzean gelditzen! Giak oraingoan ordubeteko tourra egin zigun honen istorio desberdinak kontatzeko. Horietatik atentzio gehiena eman zidana "Palio di Siena”ren tradizioarena da.

Hau zaldi lasterketa bat da eta bertan “Contrada” desberdinak lehiatzen dira. Contradak Sienako auzo desberdinak dira gaur egun 16 daude 1729. urtean berezi zirenak.


 "Piazza del Campo di Siena" lasterketa hemen burutzen da, honetarako zorua zerrautsez betetzen dute.

Urtean bi aldiz egiten dira, bat uztailaren 2an Provenzanoko ama birjinaren omenez eta bestea abuztuaren 16an  Palio dell'Assunta Asunción ama birjinaren omenez. Parte hartuko duten auzoak zoriz aukeratzen dira izan ere 10ek bakarrik hartu dezakete parte eta zaldiak ere ausaz aukeratzen dira. Beraz lasterketa bakoitza erabat desberdina da eta ezinezkoa da jakitea zeinek irabaziko duen ezin baita zaldirik errepikatu. Zaldi gainean doazen zaldizkoak jarlekurik gabe doaz eta hauek lurrera eroriz gero ez da ezer gertatzen, irabazlea zaldia baita eta hau helmugara bakarrik iristea nahikoa da.
Imajinatuk duzuen bezala oso lasterketa arriskutsua da eta beti egoten dira animalia eta pertsona zaurituak.

Afizio izugarria dute lasterketa honekiko eta beraien auzoko sentimendua erabat barneratuta dute. Sienako beste edozein auzotara mugitzen badira bizitzera, jaio diren etxeko auzokoak izango dira. Gainera honen erregistro zibila izaten dute gordeta. 

Hauk dira Sienako auzoak, ikusi dezakezuen bezala guztiak animaliak dira:

600px Giallo listato di Nero e Turchino.PNG Aquila 
600px Giallo e Verde listati di Azzurro con quadrato Rosso.PNG Bruco 
600px Giallo e Rosso a quadri con liste turchine.PNG Chiocciola 
600px Nero e Rosso incrociati listati di Bianco.PNG Civetta 
600px Rosa Antico e Verde con cornice gialla.PNG Drago 
600px Bianco listato di Rosso.PNG Giraffa 600px Bianco listato di Nero Turchino e Rosso.PNG Istrice 
600px Bianco e Arancio listati di Turchino.PNG Leocorno 
600px Bianco e Nero listati di Arancione.png Lupa 
600px Blu listato di Rosso e Bianco.PNG Nicchio 
600px Verde listato di Bianco e Rosso con Cerchio Giallo in mezzo.PNG Oca 
600px Bianco e Celeste a Quadri.PNG Onda 
600px Blu e Rosso incrociati listati di Bianco.PNG Pantera 
600px Verde e Arancione listati di Bianco.PNG Selva 
600px Giallo e Azzurro Linee Diagonali.PNG Tartuca 
600px Rosso listato di Bianco e Azzurro.PNG Torre 
600px Giallo e Rosso listato di Bianco Linee Orizzontali.png Valdimontone 


Arkitekturari dagokionez, Sienako katedralik garrantzitsuena dudarik gabe marmolez egindako “Duomo di Siena" da. Gaur egungoaren hirukoitza egin nahi zuten San Pedro (Erroman) gaindituz, baino izurri beltzaren ondorioz eraikitzeari utzi behar izan zioten izan ere garaiko biztanleriaren hiru laurden izurritearen ondorioz hil zen.


Bestetik, hiri honetan bereziki, debozio handia dute erlijio kristau katolikoarekiko eta batiz bat ama birjinekiko. Sienan zehar hamarnaka estatua edo ofrenda aurkitu daitezke honi eskainiak.

Atentzio eman zidan beste datu bat 10 langileetatik 4k bankuan lana egiten dutela da eta oso baldintza ekonomiko honetan bizi direla hauek, ez dago erdi maila klaseko langilerik. Bizi mailen arteko desberdintasun maila izugarria dago ez baitago eskulanik bertan. 

Sienako hiri ederra atzean utzirik gure laugarren eta azken helmugara iritsi ginen.

CHIANTI


Chianti ardoa Italiano ezagunenetakoa da eta hau dastatzeko aukera izan genuen. Ardo hau Sienako probintziako 3 eremutan ekoizten da,  Radda in ChiantiCastellina in Chianti eta Gaiole in Chianti, guztiak Chiantiko muinoetan kokatuak. 







Honetarako Colli Senesira joan ginen, ardoa ekoizten zuten upeltegi batera. Hiru ardo mota desberdin dastatu genituen eta aldi berean bertan ekoitzitako produktuekin hainbat mokadu eskaini zizkiguten. Pertsonalki ardoagatik asko ulertzen ez dudan arren esperientzia zoragarria izan zen arratsaldeko 19:00ak baitziren eta eguzkia nola sartzen zen ikusi genuen mahasti artean. Pelikuletan ikusten diren paraje berdin berdinak dira, oso arraroa egiten zitzaigun bertan egotea erabat harrigarria baitzen.




Dastaketa amaiturik  autobusean montatu eta honek hasierako topalekuan utzi zigun. Oraindik goiz zenez egunaz gozatzen jarraitzeko aukera izan genuen Florentzian, askotan esaten dudan bezala hiri hau gauez mila aldiz ederragoa da!





Imajinatuko duzuen bezala oso aste bukaera ederra izan da, ilusio ikaragarria egin dit etxekoak ikusteak eta batiz bat nire hilabete hauetako munduaren zati bat beraiekin elkar banatzeak.

Benetan zorionekoa naiz esperientzia hau bizitzeko aukera izateagatik.


Maite Acedo Ramos

martes, 17 de abril de 2018

SAN GIMIGNANO & MONTERIGGIONI

Hilabete eta erdi inguru daramagu Florentzian, eta egia esateko denbora ziztu bizian pasa da. Jende berri pila bat ezagutzeko aukera izan dugun arren, betikoak faltan botatzen dira. 

Aste honetan zehar ezusteko paregabe bat izan dut, familiaren bisita. Ama, lehengusinak eta izebak hemen izan dira 3 egunez eta topera aprobetxatu ditugu ordu guztiak.  



Beraiek hemen izanik, Florentziaz gain, inguruko herri eta hiritxoak ikustea  aukeratu dugu, benetako Toscanako ohiturak ezagutuz.



Gaurko bi sarreretan, hauetan izandako esperientziak, bertan ikasitakoa eta bidaiaren informazioa emango dizuet, agian zuen bidaiaren baterako erabilgarria izango  baitzaizue. Honako hau bi zatitan banatuko dut astunegia ez suertatzeko irakurtzerakoan.

CiaoFlorence izeneko agentziak hainbat egun-pasa desberdin antolatzen ditu urte guztian zehar Florentzia abiapuntu bezala hartuta, eta oso prezio ekonomikoak izaten dituzte.  Aukera ugari dituzte eta edozein motako esperientziak eskaintzen dituzte. Interesa izanez gero hemen husten dizuet esteka orrialdea kuxkuxeatu ahal izateko. 



Guk aukeratutako tourra egun bakar batean lau toki desberdin bisitatzeaz oinarritzen zen: Siena, San Gimignano, Monteriggioni eta Chianti.
Goizeko 8:45tan bildu ginen tourra egin behar genuen guztiok agentziako bi giekin SMN tren estazio zentralean eta autobusa bertara etorri zen gu jasotzera. Lehenengo momentutik arreta paregabea eman ziguten eta autobusean gure lehengo helmugara gindoazen bitartean ikusten genituen parajeei buruzko informazioa eman ziguten erdaraz eta ingelesez.


SAN GIMIGNANO

Gure lehenengo egonaldia San Gimignano izan zen. Hau Florentziatik ordubete eta laurden ingurura dago eta Sienako hiritik beste ordu-erdira. San Gimignano, mendixka batean kokatzen den Erdi Aroko herritxo bat da, 8.000 biztanle besterik ez dituena eta oraindik garaiko arkitektura mantentzen duena. Gida turistikoak harresiaren sarreran honi buruzko informazioa labur bat eman zigun eta ondoren libre ginen hau miatzeko. Bere ezaugarri garrantzitsuenak dorreak dira izan ere, 1200. urte inguruan bertan bizi ziren familia aberatsek dorreen altuerarekin adierazten zuten bere ahalmen ekonomikoa, horregatik daude eraikita altuera desberdinetakoak. 72 inguru daude eta horietako 15 erdi arokoak dira. Florentzian edo Bolonian ez bezala gerretan ez baitzuten hauek suntsitzea lortu.
Ez da harritzekoa Unescok gizon-emakume guztion ondare izendatu izana herri hau. 





Erabateko herri txikia denez 10 minututan joan zaitezke punta batetik bestera, baina tartean aurki daitezkeen artelanekin toki guztietara begira gelditzea ohikoa da. Esan bezala Erdi Aroko arkitektura mantentzen du eta bere harrizko kale aldapatsuek ematen diote xarma berezia. Errenazimendu garaian erromesen geralekua izaten zen Erromara bidean.




Munduko izozkirik onena dastatu nahi baduzue bertako plazan dagoen “Dondoli” izozko-dendara joan behar duzue, hamarnaka sari jaso ditu baita munduko izozki onenaren saria ere, eta ez beldurtu prezioagatik 3 edo 4 euro inguruan baitago eta benetan pena merezi du. 




MONTERIGGIONI

Gure bigarren geldiunea Monteriggioniko herritxoa izan zen, dudarik gabe nire gustukoena. Plaza baten tamainako herria bada ere xarma berezia du.
Herri guztia arresi batek inguratzen du eta bere kokaleku estrategikoa dela eta Florentziako konkistari aurka egiteko baliagarria izan zen izan ere urte luzez Siena eta Florentziaren arteko gerretan, Florentziak lurralde gehiago hartu nahi zituen jabetzan, beraz Sienarentzat gotorleku ezin hobea izan zen.



Bestetik Dantek arresi hauek erabili zituen bere olerkietako inspirazio bezala eta hainbat film ere grabatu dira bertan horietako ezagunenak “La vida es bella”, “Gladiator” edo “Té con Mussolini”.


Aldi honetan ez genuen giaren informazio historikorik jaso autobusak parean utzi zigun eta gure kabuz hau lasai ikusten eta honetaz gozatzeko denbora izan genuen. 



Siena eta Chiantiri buruz ere gehiago jakin nahik duzue? Ba adi hurrengo sarrerari!

Laster arte!

Maite Acedo Ramos

martes, 20 de marzo de 2018

ELKARBIZITZA


Elkarbizitza


Kaixo guztioi! Gezurra badirudi ere, hiru aste daramatzagu jadanik Florentzian, izugarria da denbora ze azkar pasatzen den bertan eta aldi berean badirudi hemen bizi izan garela epe luzez, oso erraza baita bertako kulturara eta bizimodura ohitzea.

Hasieran, etxeko erosotasuna faltan botako nuela uste nuen eta beldurra ematen zidan pisu berrira ezin ohitzeak, baino inondik inora ere ez!

Lehenengo aldia da astebete baino gehiagoz familiatik banandurik bakarrik bizi naizela beste gazte batzuekin, eta esan beharra daukat ikaragarri gustura nagoela.

Gurean Jefry, Haizea, Amets eta ni bizi gara eta oso elkarbizitza ona daukagu. Barrezka pasatzen dugu egun guztia etxean eta ez dago denborarik aspertzeko. Ikustekoa da Amets sukaldatzen… Ez dakit sukaldea nola ez duen erre oraindik.




Etxeko beste zeregin desberdinak egiteko taulatxo bat egin dugu eta astero bakoitzak zerbait dauka egiteko; batek erratza pasatzea, besteak sukaldea garbitzea, arropa isikitzea... Dudarik gabe esperientzia honekin autonomoago izaten ikasten ari gara eta aldi berean pertsona antolatuagoak.

Agian kanpotik egoera ikusita, batzuk pentsatuko duzue alpergura ematen duela ia egunero janaria prestatzeak edo  etxea txukuntzeak, (neuk ere horixe uste nuen) baino aste hauei esker neure buruarekin askoz hobeto sentitzen naiz, neure esku baitago gauzak nola egin erabakitzea, eta ondo egiten ditudanean ikaragarrizko satisfakzioa eta errealizazio pertsonala sentitzen dut. Gainera pribatutasun eta espazio pertsonal gehiago dut.

Ez dut imajinatu nahi bakoitza bere etxera itzultzen denean nola botako dudan hau faltan, baino bueno oraindik onena geratzen zaigu aurretik!

Laster arte!!







Maite Acedo