jueves, 19 de abril de 2018

SIENA & CHIANTI


Kaixo berriz ere! Aurrekoan San Gimignano eta Monteriggioniko bisitei buruz hitz egin nizuen eta gaurkoan berriz Siena eta Chiantiko egonaldiaz informatuko zaituztet!

SIENA

Bazkaltzeko ordua iritsita Sienara abiatu ginen izan ere tourraren parte da bazkari tradizionala. Aurrez prestaturiko mahai erraldoi baten inguruan jarri ginen turista guztiok eta elkarrekin solasean haritzeko aprobetxatu genuen.
Momentura arte, ohikoa den bezala, bakoitza bere familia edo lagunekin ibili zen bere kabuz eta bazkarian jende berria ezagutzeko aukera izan genuen. Atenaseko hiru bikotekiderekin aritu ginen hitz egiten etenik gabe eta nire izebek edo amak ingelesez ez badakite ere ederki moldatu ziren komunikatzeko! 

Beraien lehenengo aldia zen horrelako aukera bat zutela jendearekin atzerrian hitz egiteko eta kulturak elkar banatzeko, hunkitu egin ziren esperientziaz eta izugarri poztu ziren nik horrelako momentu ugari gozatzeko aukera izanda.




Dakizuen bezala antzinako elezahar batek dio Siena Asquio eta Seniok sortu zutela, Remoren semeek alegia. (Hau Romuloren anaia zen eta honek Roma eraiki zuen). Sienak ere Otsemearen ikurra du baina hau aurrera begira dago eta Romakoa berriz umeei begira.


ERROMASIENA



Hiriari dagokionez aurreko guztiak baino handiagoa da eta ez da atzean gelditzen! Giak oraingoan ordubeteko tourra egin zigun honen istorio desberdinak kontatzeko. Horietatik atentzio gehiena eman zidana "Palio di Siena”ren tradizioarena da.

Hau zaldi lasterketa bat da eta bertan “Contrada” desberdinak lehiatzen dira. Contradak Sienako auzo desberdinak dira gaur egun 16 daude 1729. urtean berezi zirenak.


 "Piazza del Campo di Siena" lasterketa hemen burutzen da, honetarako zorua zerrautsez betetzen dute.

Urtean bi aldiz egiten dira, bat uztailaren 2an Provenzanoko ama birjinaren omenez eta bestea abuztuaren 16an  Palio dell'Assunta Asunción ama birjinaren omenez. Parte hartuko duten auzoak zoriz aukeratzen dira izan ere 10ek bakarrik hartu dezakete parte eta zaldiak ere ausaz aukeratzen dira. Beraz lasterketa bakoitza erabat desberdina da eta ezinezkoa da jakitea zeinek irabaziko duen ezin baita zaldirik errepikatu. Zaldi gainean doazen zaldizkoak jarlekurik gabe doaz eta hauek lurrera eroriz gero ez da ezer gertatzen, irabazlea zaldia baita eta hau helmugara bakarrik iristea nahikoa da.
Imajinatuk duzuen bezala oso lasterketa arriskutsua da eta beti egoten dira animalia eta pertsona zaurituak.

Afizio izugarria dute lasterketa honekiko eta beraien auzoko sentimendua erabat barneratuta dute. Sienako beste edozein auzotara mugitzen badira bizitzera, jaio diren etxeko auzokoak izango dira. Gainera honen erregistro zibila izaten dute gordeta. 

Hauk dira Sienako auzoak, ikusi dezakezuen bezala guztiak animaliak dira:

600px Giallo listato di Nero e Turchino.PNG Aquila 
600px Giallo e Verde listati di Azzurro con quadrato Rosso.PNG Bruco 
600px Giallo e Rosso a quadri con liste turchine.PNG Chiocciola 
600px Nero e Rosso incrociati listati di Bianco.PNG Civetta 
600px Rosa Antico e Verde con cornice gialla.PNG Drago 
600px Bianco listato di Rosso.PNG Giraffa 600px Bianco listato di Nero Turchino e Rosso.PNG Istrice 
600px Bianco e Arancio listati di Turchino.PNG Leocorno 
600px Bianco e Nero listati di Arancione.png Lupa 
600px Blu listato di Rosso e Bianco.PNG Nicchio 
600px Verde listato di Bianco e Rosso con Cerchio Giallo in mezzo.PNG Oca 
600px Bianco e Celeste a Quadri.PNG Onda 
600px Blu e Rosso incrociati listati di Bianco.PNG Pantera 
600px Verde e Arancione listati di Bianco.PNG Selva 
600px Giallo e Azzurro Linee Diagonali.PNG Tartuca 
600px Rosso listato di Bianco e Azzurro.PNG Torre 
600px Giallo e Rosso listato di Bianco Linee Orizzontali.png Valdimontone 


Arkitekturari dagokionez, Sienako katedralik garrantzitsuena dudarik gabe marmolez egindako “Duomo di Siena" da. Gaur egungoaren hirukoitza egin nahi zuten San Pedro (Erroman) gaindituz, baino izurri beltzaren ondorioz eraikitzeari utzi behar izan zioten izan ere garaiko biztanleriaren hiru laurden izurritearen ondorioz hil zen.


Bestetik, hiri honetan bereziki, debozio handia dute erlijio kristau katolikoarekiko eta batiz bat ama birjinekiko. Sienan zehar hamarnaka estatua edo ofrenda aurkitu daitezke honi eskainiak.

Atentzio eman zidan beste datu bat 10 langileetatik 4k bankuan lana egiten dutela da eta oso baldintza ekonomiko honetan bizi direla hauek, ez dago erdi maila klaseko langilerik. Bizi mailen arteko desberdintasun maila izugarria dago ez baitago eskulanik bertan. 

Sienako hiri ederra atzean utzirik gure laugarren eta azken helmugara iritsi ginen.

CHIANTI


Chianti ardoa Italiano ezagunenetakoa da eta hau dastatzeko aukera izan genuen. Ardo hau Sienako probintziako 3 eremutan ekoizten da,  Radda in ChiantiCastellina in Chianti eta Gaiole in Chianti, guztiak Chiantiko muinoetan kokatuak. 







Honetarako Colli Senesira joan ginen, ardoa ekoizten zuten upeltegi batera. Hiru ardo mota desberdin dastatu genituen eta aldi berean bertan ekoitzitako produktuekin hainbat mokadu eskaini zizkiguten. Pertsonalki ardoagatik asko ulertzen ez dudan arren esperientzia zoragarria izan zen arratsaldeko 19:00ak baitziren eta eguzkia nola sartzen zen ikusi genuen mahasti artean. Pelikuletan ikusten diren paraje berdin berdinak dira, oso arraroa egiten zitzaigun bertan egotea erabat harrigarria baitzen.




Dastaketa amaiturik  autobusean montatu eta honek hasierako topalekuan utzi zigun. Oraindik goiz zenez egunaz gozatzen jarraitzeko aukera izan genuen Florentzian, askotan esaten dudan bezala hiri hau gauez mila aldiz ederragoa da!





Imajinatuko duzuen bezala oso aste bukaera ederra izan da, ilusio ikaragarria egin dit etxekoak ikusteak eta batiz bat nire hilabete hauetako munduaren zati bat beraiekin elkar banatzeak.

Benetan zorionekoa naiz esperientzia hau bizitzeko aukera izateagatik.


Maite Acedo Ramos

No hay comentarios:

Publicar un comentario