Elkarbizitza
Kaixo guztioi! Gezurra badirudi
ere, hiru aste daramatzagu jadanik Florentzian, izugarria da denbora ze azkar
pasatzen den bertan eta aldi berean badirudi hemen bizi izan garela epe luzez,
oso erraza baita bertako kulturara eta bizimodura ohitzea.
Hasieran, etxeko erosotasuna
faltan botako nuela uste nuen eta beldurra ematen zidan pisu berrira ezin
ohitzeak, baino inondik inora ere ez!
Lehenengo aldia da astebete baino
gehiagoz familiatik banandurik bakarrik bizi naizela beste gazte batzuekin, eta
esan beharra daukat ikaragarri gustura nagoela.
Gurean Jefry, Haizea, Amets eta
ni bizi gara eta oso elkarbizitza ona daukagu. Barrezka pasatzen dugu egun
guztia etxean eta ez dago denborarik aspertzeko. Ikustekoa da Amets
sukaldatzen… Ez dakit sukaldea nola ez duen erre oraindik.
Agian kanpotik egoera ikusita, batzuk pentsatuko duzue alpergura ematen duela ia egunero janaria prestatzeak
edo etxea txukuntzeak, (neuk ere horixe
uste nuen) baino aste hauei esker neure buruarekin askoz hobeto sentitzen naiz,
neure esku baitago gauzak nola egin erabakitzea, eta ondo egiten ditudanean
ikaragarrizko satisfakzioa eta errealizazio pertsonala sentitzen dut. Gainera
pribatutasun eta espazio pertsonal gehiago dut.
Ez dut imajinatu nahi bakoitza
bere etxera itzultzen denean nola botako dudan hau faltan, baino bueno oraindik
onena geratzen zaigu aurretik!
Laster arte!!
Maite Acedo
No hay comentarios:
Publicar un comentario