Nire hirugarren astea da Edinburgon, eta egia esateko ikaragarri hiri polita da hau. Hau bitan banatzen da, "New Town" eta "Old Town" deitutakoak, eta antzinako kultura berriarekin lotuta dago. Hiri honetako izkina bakoitzak kontatzeko istoria bat du, eta espero det 3 hilabete hauetan guztiak ezagutu ahal izatea.
Nire praktikak nahiko irakasgarriak izaten ari dira, justu atzo ezkontza-azoka batean egon nitzen, Community Manager bezalako zerbait egiten, nire enpresaren Instagram kontura edukia igotzen. Honetaz aparte, kontzeptu berriak eta plataforma berriak erabiltzen ikasten ari naiz.
Hala ere, esaten ohi den bezala, dena ez da perfektua. Zoritxarrez, egun bat beranduago iritsi nintzen Edinburgora. Eskoziara iristeko eskala egiten, lehen hegazkina atzeratu zen, eta ez genuen denborarik izan hurrengoa hartzeko. Arratsalde osoan bueltaka egon eta gero, lortu genuen hurrengo egunerako beste hegazkin bat, gure agentziak ordaindu zuena. Horregatik, baita ere gaua Bartzelonako kanpoaldeko hotel batean ordaindu ziguten, baita ere honetarako garraioa eta afaria. Azkenean, Edinburgora iristea lortu genuen, inprobisatutako bisita bat egin ondoren, Castelldefels-en.
Dena den, ez gara alde txarrarekin geratu behar. Zorionez, kulturaz eta bisitatzeko lekuz betetako hiri batean nago, eta oso pozik nago. Dudarik gabe, mundu guztiak bisitatu beharko lukeen lekua.
See you in Edinburgh!
Ander Guzmán