miércoles, 11 de marzo de 2015

Good morning from Edimburgh!

Kaixo guztioi!
 
June naiz, eta Administraritza eta Finantzetan Goi Mailako Heziketa Zikloa burutzen ari naiz. Orain Edinburgon nago praktikak egiten, eta hemen 3 hilabeteko egonaldia izango dut.
 
Jada astebete pasa dut Edinburgon, eta izugarria dela esan beharra dut. Edozer gauza aurki dezakezu, eta egunero zerbait berria aurkitzen duzu.
 
Nire kasuan, otsailaren 28an hasi genuen bidaia. Loiutik aterata, Euskal Herriko 15 lagun elkartu eta Pariseko aireportura iritsi ginen. Hasieran lotsa, beldur pixkat, emozioak, etab. nabarikoak ziren, baina gutxinaka hasi ginen ezagutzen eta harremanak estutzen.
 
Edinburgora gauean iritsi ginen, eta beraz, ez genuen ezer ikusi. Hori bai, lehen egunetik gure etxea danaren bitxikeriak bizi genituen: dutxatu ahal izateko, komuneko zisterna baten antza duen kable batetik tiratu behar duzu; labea, sukaldea edo beste edozein etxetresna elektroniko erabiltzeko, entxufearen interruptoreari eman behar diozu; argia izateko txartel bat erabili behar duzu, eta beharrezkoa denean hori berriz ere kargatu, mobil bat bezala; etab.
 
Dena den, eta bisitatu ditugun leku eskasak kontutan hartuta, edozein gauza pasa dezakegu hemen gaudelako. Hiria erabat magikoa da, eta benetan disfrutatzeko ekintza asko ditu. Adibidez, pasatako aste bukaeran Edinburgoko Gaztelua bisitatzea joan ginen. Historia mordoa, bistak... Hitzik gabe. Hona hemen pare bat argazki:



 


Ikusi dezakezuen bezala, Gaztelutik bistak oso politak dira, eta ez du egunero euria egiten, batzuek dioten bezala :)
 
 
Era berean, enpresan ere praktikak hasi ditut. Ez dut Edinburgon bertan lan egiten, Livingstonen baizik. Edinburgotik 20 minututara dagoen herritxo bat da, baina enpresa handia da. Viju Group enpresarentzat egiten dut lan, eta oraingoz oso gustora nago.
 
Oraingoz hori da dena.
 
Beste bat arte,
 
June

No hay comentarios:

Publicar un comentario