Kaixo berriz ere!
Dagoeneko etxean nago. Atzo iritsi nintzen Edinburgotik, eta esan beharra, tristura pixkat badut.
Esperientzia zoragarria izan da, eta errepikatuko nuke dudarik gabe. Jendea, kultura, bidaiak... zoragarriak izan dira. Horrez gain, Edinburgo oso internazionala da, eta bertako jendea jatorra. Beti etxean bazeude bezala sentiarazten dizute, eta eskertzekoa da.
Azken hilabete hau hoberena izan da. Dagoeneko erabat egokitua zaude zure enpresan, eta lana zuk zeuk bakarrik egitea duzu. Horrek konfidantza handia ematen dizu, eta eraman duzun ibilbidea aztertzen laguntzen dizu. Niretzat, lantaldearen parte izatea sentiarazi dit, eta ez momentuko bekaduna bezala.
Era berean, nirekin etorri ziren beste erasmusak ere inpresio berdina dutela esan didate. Danok pozik gaude etxean, baina apur bat gehiago gelditzeko gogoa ere bagenuen. Dagoeneko ohituak geuden danok batera ibiltzera, zer edo zer hartzera... Piña eginda genuen.
Edozein modutan, nire partez Zubiri eta Ikaslan eskertu nahi ditut emandako aukeragatik. Esperientzia oso baliogarria izan da niretzat, eta beraien laguntza gabe ez litzateke egi bihurtu. Badakit beste batzuk esperientza txarra izan dutela, baina nirea izugarrizkoa izan da. Gainera, nire tutoreen partetik ere berehalako erantzunak jaso ditut beharrezkoa izan dudanean. Beraz, eskerrik asko berriz ere, eta espero dut hurrengo urteko ikasleek ere esperientzia aprobetxatzea. Benetan pena merezi du.
June
No hay comentarios:
Publicar un comentario