Kaixo denoi,
Larunbatean (03/03/18) 00:30ak aldera iritsi ginen Vienako apartamentuetara. Ortzilean iritsi beharrak ginen. Denetara 10 pertsona gaude eta denak Ikaslanen bidez etorri gara.
Hegaldia ostiralean genuen Bilbo- Bruselas- Viena, Bilbon hegazkinera sartu bezala denak eskuko maletak fakturatu izan behar genituen lekurik ez zegoelako. Bruselasera iritsi bezala elurra hasi zuen eta hemendik aurrera arazoak izan genituen.
4 orduko eskala genuen baina orduak gehituz joan ziren. Vienako hegaldia hartzeko ate ondoan jarri ginen, denbora bat eserita genuenean aireportutik buelta bat ematera joan ginen eta pantailan begiratu genuen hegaldiari buruzko informaziorik genuen jakiteko. Pantailan begiratu eta gure hegaldia kantzelatu zutela ikusi bezain azkar beste kideengana joan ginen eta hauek sinesten ez zutenez pantailan ikusi zutenean hegaldiko konpaniarekin hitz egitera joan ginen. Iritsi gineneko lerroa zegoen, bitartean ikaslanekin kontaktuan jarri ginen. Ikaslanekoak 20etako hegaldira mugitu zigutela esan zigun, lerroan segitu genuen txartel berriak behar genituelako. Lerroan oso oso oso mantso aurrera gindoazenean mezu bat iritsi zitzaidan no 20etako hegaldia kanzelatu zutela esaten zuena. Kideek mobiletan begiratu zuten eta hala zen, hegaldi hori ere kanzelatu zuten.
Berriz ere Ikaslanekoekin kontaktuan jarri ginen eta bizitza bilatzeko eta Londresen zegoen jendeak 2 egun aireportuan homen zutela esan ziguten. Lerroan ginen bitartean hegaldi guztiak kantzelatzen joan ziren, gutxienez ura banatu zuten.
Konpainiaren mostradorera iritsi gineneko 6 ordu pasa ziren Bruselasera iritsi ginela. Mostradorean hotel batera eramango zigutela esan ziguten, afaria, gosaria eta bertara joateko autobusa izango genuela esan ziguten. Hurrengo eguneko 19:10etako hegaldian sartu ziguten.
Hotelera iritsi bezala sofa batzuetan esertzeko esan ziguten, hortik gutxira afaria genuela esan ziguten eta afaltzen ginela harreragile bat etorri zen esanez gela bat zutela baina logela bikotza zela eta 5-7 pertsona sartu nahi zituen bertan. Gelako txartela hartu genuen gutxienez zerbait izateko. Hortik ez askora berriz etorri zen esanez gela hori okupaturik zegoela eta txartela kendu egin zigun, ordenagailuan begiratu homen behar zuen gelarik libre zegoen baina denak okupaturik zituztela jartzen zuten. Buelta asko eman ondoren hotelan ez zuten gelarik libre. Bertako sofa eta butaketan egin genuen "lo".
Hurrengo egunean lehenengoak izan ginen gosaltzera sartzen, bukatu bezain azkar aireportura joan ginen, kide bateko ez zuelako eserlekua hegaldian.
Aireportuan ginenean gure hegaldia BERRIZ kanzelatu zuten. Jakin bezain azkar mostradorera hurbildu ginen eta 20hegaldian sartu ziguten, hegaldia atzeratzen joan zen eta 20:40 tan hegazkinera sartzen utzi ziguten. Hegazkinean ginenean ez genuen sinesten Vienarako bidean ginela.
Vienako aireportura iristean denen maletak falta ziren eta ezin genuen sinetsi, bbi egun genituen arropa aldatu gabe eta dutxatu gabe. Mostradorera hurbildu eta segituan lagundu ziguten, gela batera bidali ziguten non maleta aunitz zeuden eta han zeuden denenak.
Pasa zen guztia eta gero ezagutzen ez ginenetik konfidantza asko hartu dugu eta ez dugu inorrekin arazorik.
Vienako argazkiak ikusi nahi badituzue hurrengo argitalpenera espetu beharko duzue.
Hurrengorarte!
Aiora Biurrarena
No hay comentarios:
Publicar un comentario