Jada hilabete pasa da hemen nagoenetik eta ez du ematen ainbertzeko denbora pasa denetik.
Azken aste honetan familia bisitan etorri da eta orain joan direla pixka bat faltan botatzen diet. Ala ere hemengo lagun guztiekin errexago egiten da.
Familiaren bisita aprobetxatuz, bertako janaria dastatzeko aukera izan dut. Snitzel, Cordon Bleu eta onena eta garrantzitsuena Sachertorte.
Tarta originala jateko Hotel Sacher-era joan behar da. Iritzi desberdinak entzun eta irakurri nituen, esaten denez originala oso idorra da baina neretzat oso oso oso ona dago. Punturik “txarrena” prezio a eta ekartzen duten kantitatea. Tarta zati txikia da eta 7,1€ balio ditu.
Originala dastatu baino lehen Café Central-en egon nintzen eta bertan ere tarta probatzeko aukera izan nuen. Hemen zati haundiagoa ematen dute eta prezioa 4,9€-koa da.
Bi lekuetatik zeinek balio duen gehinen? Nik uste Vienara bisitan etorriz gero Sachertorte originala dastatu behar da. Bi lekuak oso ongi daude, bai tartarekiko baita lukuarekiko.
Oraindik bertze leku batzuk ditu apuntatuak tarta probatzeko.
Ikusiko dugu zein den gehien gustatzen zaidana.
Tschüss!
Aiora Biurrarena
No hay comentarios:
Publicar un comentario