jueves, 2 de junio de 2016

ETXEAN BERRIZ.

Kaixo!

Hiru hilabete ondoren etxean gaude berriz, Atzo gaueko hamaikak eta laurdenetan heldu ginene Bilboko aireportura eta nekatuta baigeuden ere berriz betikoak ikusteko irrikitan geunden denok. Familia eta lagunak ikusteko izugarrizko gogoa bagenuen ere, aukera izan ezkero uste dut denok finlandian denboralditxo bat gehiago  geratzea aukeratuko genuela, motz egin zaigu Finlandiara bixita.


Atzera begiratuz oroitzapen onak besterik ez datorzkit burura eta eskerrak ematen dizkiot nire buruari Erasmusera apuntatzeko garaian nituen duda eta bildurrak alde batera utzi eta honekin aurrera joateko erabakia hartzeagatik. Zubiriko ikaslerenbat hau irakurtzen hari bada lan praktikak kanpoan egin edo ez erabakitzeko, mesedez aurrera jo, praktikak kanpoan egitea aukeratu. Noski, egun guztiak ez dira abentura bat izango, batzuetan arazoak edukiko dituzu hizkuntzarekin edo kultura berriarekin baina arazo hauengandik ikasiaz asko aberaztuko zara bai pertsona eta baita profesional bezala ere. Beraz Erasmusera joateko aukera duten ikasle guztiei aukera hau aprobetxatzea gomendatuko nizuen nire 20 urtetan bizi izan dudan esperientzia onenetako bat bizi izan baitut azken hiru hilabete hauetan.

Agur!

Manex.

No hay comentarios:

Publicar un comentario