viernes, 11 de marzo de 2016

BIDAIAREN HASIERA !

Moi !

Manex naiz eta Zubiri Manteon Sareko sistema informatikoen administrazioko Goi mailako zikloa ikasten ibili naiz azken bi urte hauetan. Orain ziklo honi amaira ematen dion Lan praktikak egiten nabil, berezitasun batekin, zuengandik 3000 kilometrotara nago, Finlandian.

Lohjako lakuko zubia (barkatu panoramikaren kalitatea ;p).


Lohja izeneko herri batean nago, bertan nire bi pisukideekin batera ikasle etxe batean bizi naiz eta "leasIT Oy" izeneko enpresa batean nabil lanean.

Ikasle etxea.


Lantokiko leihotik bistak.


Lehenengo egunetan herria ezagutzea izan genuen helburu; tabernak aurkitu, dendarik merkeenak aurkitu... horretarako oso lagungarriak izan ziren gure tutoreak. Izenarengatik herria irakasle talde batek erakutsi behar zigutela ematen zuen arren, tutoreak  beren herria erakusteko prest zeuden Lohjar gazte batzuk zirela konturatu ginen.

Lehen egunak pasata lanean hasi ginen iritxi eta lehen astelehenean. Ordundikan horretan dihardugu, lanean eta toki berriak aurkitzen eta horretan jarraituko dugula espero dut.

Ilunabarra Lohjako lakutik.


Hurrengo Bloggerarte !

Moi-moi !

No hay comentarios:

Publicar un comentario