martes, 8 de marzo de 2016

SUOMI

Moi!

T naiz, turismo ikaslea, eta zenbait ikasleekin batera Finlandiara etorri naiz Erasmuseko praktikak egitera.

Martxoak 2an hasi zen gure abentura. Loiuko hotel batean gaua egin ondoren, hegazkinean igo ginen Helsinkira joateko. Frankfurten 4 orduko eskala egin genuen (nahikoa denbora Alemaniako kutixiak dastatzeko eta lehen erosketak egiteko). Arratsaldeko 17:10ean iritsi ginen Helsinkira eta bertan gizon "irrifartsu" eta "hitzontzi" batek jaso gintuen Lohjara joateko.

Martxoak 5era arte egon ginen Lohjan. Han bertako eskolak ezagutu genituen, baita gure buddiak ere. Hirian barrena paseotxoak egin genituen eta Lohjako lakua zapaldu genuen. Bai, zapaldu, izoztua baitzegoen. Oso esperientzia bitxia izan zen. Tabernaren batera ere joan ginen eta hare esperientzia bitxiagoa bizi gendun: finlandiarrak barrez eta oihuka ikusi genituen.

Beranduago, Helsinkira itzuli ginen eta bertatik gaueko trena hartu genuen Rovaniemira iristeko. Helsinkitik Tampereraino joan ginen lehenengo, eta han trenez aldatu ginen. Literadun trenean egin genuen gainontzeko bidaia eta esan beharra dago oso txikiak baina erosoak dirala konpartimentuak. Eta gainera WIFI daukate (dohainik!).



Orain Rovaniemiko apartamentu batean bizi gara Lorena eta biok. Hotelli Aakenusen hasi ginen lanean bart goizean eta oso jatorrak izan dira gurekin. Rovaniemi hiri txikitxoa da, baina gauza asko ditu ikusteko.


Laxter arte!

T


No hay comentarios:

Publicar un comentario