Ciaoooooo a tutti!!!!!
Dudarik gabe Florentzian gertatu zaidan gauza hoberena bera da, Sarai, nire gelakidea ikaragarri asko maite dut 27 soilik egunetan...gauza asko ditugu komunean eta oso erlazio ona dugu bion artean. Eskerrak eman behar dizkiot esperientzia honi bera ezagutzeagatik.
Lehengo momentutik konturatu ginen oso berdinak ginela eta balore eta pentsatzeko era asko berdinak ditugula eta bizitza honoetan horrelako pertsona gutxi daudela uste dut.
Ez daukagu denbora gehiegi elkar ikusteko, lan asko egiten dugu biok egunean zehar, bai goizean eta bai arratxaldean, praktikak, akademia etab direla eta baina gauean beti elkarrekin egoten gara,,,logela berdinean gaude eta edozergatik beti parrezka gaude, oso ondo moldatzen gara egunerokoan, sukaldean , logelako organizazioan etab...eta argazki honetan Florentzian turismoa egiten hari ginela atera genuen atzo. Gutxinaka gehiago ezagutzen ari gara, eta geroz eta gehiago gustatzen zaigu herrialde hau ..ikaragarrizko elizak daude, kalean zaudela jendea abesten dago eta talento asko daukatela somatzenn da.
Beste argazki hau TOTO pizzerian da, Florentziako pizzeriarik famatuenetakoa da eta pizzak oso gozoak daude!!!Prezioa 3 euro dira zati bakoitzeko eta nahiko zati handia da, bazkaltzeko modukoa niretzako bikain!!Astean batean joaten naiz leku hartara, oso jatorrak dira eta modalitate askotako pizzak daude. Oso transitatua da jende ugari ikusi daiteke egunean zehar, gainera nire lantokitik oso gertu dago eta oso gustora sentiarazten naute. Jada ezagutzen nautela esan daiteke!!! Geroz eta hobeago eskatzen dut joaten naizen bakoitzean geroz eta hobeto hitz egiten dut Italieraz!!
Mi piacce molto questa pizza!!! Chi vediamo pronto amicci!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario