jueves, 23 de marzo de 2017





Martxoak 1 Firenzera iristen oso urduri nengoen hegazkinean, 25 bat pertsona ezagutu nituen eta denak oso jatorrak ziren eta dira.Ez genekien zerrekin aurkituko ginen iristean eta denon artean imaginatzen genuen zer gertatuko ote zen. Hegazkinetik begiratuta oso pasai politak ikusi daitezke eta bueloa oso ona izan zen, arazorik gabe eta atzerapenik gabe, dena orduan joan zen eta maletak ere garaiz iritsi ziren.






Frankfurren atera genuen lehengo argazkia,aeroportuan ,hegazkina atzean dugularik bertan ez gaude denok, oso pozik ginen eta oso azkar lagunak egin gara.Bakoitza bestearen oso urrun bizi gara baina beti zentroan geratzen gara zerbait hartzeko, oso ondo eramaten gara eta oso ondo pasatzen dugu elkar.Normalean irish puff izeneko taberna batean geratzen gara zertxobait hartzeko eta bakoitzak nola pasa dugun eguna elkarrekin konpartitzeko.





Ponte vecchio bisitatzen egon nintzen lehengo egunetan, oraindik praktikekin ez bainitzen hasi eta hiru egun libre nituen herrialdea kuxkuxeatzeko eta poliki poliki situatzeko. Kale guztietatik galdu ondoren, normala den bezela, azkenean aurkitu nuen zubi famatua. Oso polita dela uste dut eta jende ugari pasatzen da egunero bertatik.Ponte vecchio zeharkatzen dudanean, joieria ikaragarriak ikusi daitezkela ohartu naiz, dena oso garestia baina ikustearekin konformatzen naiz. Nire etxetik 20 minutura oinez dago, nahi izan ezkero bertatik pasa naiteke nire lanaren oso gertu baitago zubia.
Jada 23 egun geroago normala egin zait bertatik pasatzea. Florenzia oso polita dela uste dut, honera etorri baino lehen argazkietan ikusi nituen hainbat eta hainbat leku baina bertan nagoela ikusgarria dela uste dut.Benetan animatzen zaituztez noizbat Florentziara etortzea, dena oso historikoa da eta artez betea dago.





Piazza Repubblica da hemen ikusi daiteken plaza, karrusel ikusgarria dago eta plaza guztia Caravinieriz eta guardia zibilez betea dago, polizia asko ikusi daiteke bertan eta turistaz gainezka dago ere, bertan egiten dut lan, lehen esan bezala ponte vecchioren oso gertu dago, zentro zentroan kokatua, Duomo famatuaren ondo ondoan. Oso toki ikusgarria da , kafetegi asko daude, dakizuen bezala hemen kafea, pastak eta dena delako gozo guztiak oso famatuak dira eta prezioari begiratuta ez hain garestiak, egunero hartzen dut kafea nire lantokiaren ondoan, kaletik zoazela kafe usaina somatu daiteke eta bollo usaina ere, usainak gonbidatzen nau egunero zertxobait hartzera eta konpainian nagoela hare eta hobeto. Praktiketan 5 hordu sartzen ditut eta aukera eman didate 4 orduko akademia klaseak ematean lantoki bertan. Hizkuntzari dagokionez asko ikasten ari naiz eta Espainiari joan baino egun gutxi batzuk lehenago azterketa bat egingo didate eta ateratzen dudan notaren arabera titulo bat etxera eramatea lortuko dut. Asko gustatzen zait Italianoa eta oso ondo hitz egiten dut 23 egun ermanada, oso pozik nago jada italianoekin elkarrizketa sendoak izatea lortu dudalako eta bi hilabete pasa ostean ikaragarrizko maila lortu dezakedalako, eman didaten aukera oso garrantzitsua da niretzak eta pila bat eskertzen dit.









Argazki hau Sienan aterata da, aurreko larunbatean aterata, Martxoak 18 an, aurreko idatzietan esan bezala nik Florentzian bizi naiz orain baina aurreko larunbatean Sienara joan ginen lagun talde bat.
Bertan egon ginen eta oso polita zela iruditu zitzaigun, Florentzia baino askoz ere txikiagoa da eta oso oso polita. Sienako katedralera joan ginen eta ikaragarrizkoa zela iruditu zitzaidan,beherago ikusi dezakezue ikaragarrizkoa zela. Egunpasan joan ginen , txikia denez pentsatu genuen ideia ona zela soilik egun pasan joatea, aurrerantzean, Venezia eta bolonia ikustera joango gara asteburu osoan eta bestalde, Milan Genova eta Verona ikusiko ditugu beste asteburu batean, herrialde horiek urrutiago daude eta pena merezi du , kotxe bat aliklatzea eta asteburua pasatzera jutea eta herrialde horiek batera ikustea. Hemendik( Florentziatik) 4 5 ordutara baitadaude eta berain artean oso gertu, hortaz, errazagoa da asteburu osoa bidaiatzen egotea eta egunez egun herrialde ezberdinak ikustea. Ez du sentido asko eguna pasatzea jutea eta jun eta etorriak egitea 5 ordu baldin badira. Hortaz, lehengo larunbatean Sienara jun ginen eta aholkatzen dizuet noizbait ere Sienatik pasatzea zuen bizitzan zehar eta nola ez katedral barrura sartzea. 4 euro soilik dira eta pena merezi duela uste dut, oso polita baita .






No hay comentarios:

Publicar un comentario