martes, 7 de marzo de 2017

Dobry den!




Asteazkenean iritsi ginen Pragara, Bartzelonan bi orduko eskala egin ondoren. Pisu batean gaude bizitzen eta lauak Zubiriko ikasleak gara. Lehenengo sentsazioak onak izan dira.
Egun hauetan hainbat euskal ikasleekin topo egin dugu, gehienak zonalde berdinean daude bizitzen baina guri ez zaigu bertan tokatu.
Iritsi bezain pronto Praga hirira inguratu ginen bueltatxo bat emanez hiria ezagutzen hasteko. Egia esan egun gutxi daramatzagu oraindik, baina jada hainbat leku ezagun ikusi ditugu: Charles zubia, Erloju astronomikoa, etxe “Danzantea” …
Bestalde, lanean hasi berriak gara eta oso gustura gaude enpresan. Lehenengo momentutik oso ondo tratatu gaituzte eta mundu osoko jendea dago bertan lanean.
Espero dugu hurrengo egunetan dena ondo joatea eta pixkanaka hiria ezagutuz gure egonaldiaz gozatzea. Hurren arte. 


Charles zubia
LEIRE.

No hay comentarios:

Publicar un comentario