jueves, 1 de junio de 2017

Etxera bueltatzeko ordua

 
Nire bosgarren eta azken blog hau etxetik idaztea tokatzen zait, 3 hilabete hauen ondoren iritsi da bueltatzeko garaia.

Atzo goizeko 8.30etan taxia hartu eta aireportura abiatu ginen. Bertan lehenengo hegaldia genuen Pragatik Bartzelonara, non 2 orduko eskala egin behar genuen azken hegazkina Bilbora hartzeko.

Lehenengo aldia izan da etxetik kanpo hainbeste denbora pasa dudana, eta egia esan oso esperientzia polit eta aberasgarria izan da. Beraz, horrelako praktika batzuk kanpoan egiteko aukera izanez gero, beldurra kendu eta jendea animatuko nuke esperientzia hau bizitzera.


Ainara

No hay comentarios:

Publicar un comentario