Kaixo berriz!
Sarrera honetan, Stirling buruz hitz egin nahi dizuet. Baina hau baino lehen, nor da Wallace? William izenekoa, pertsonaia historiko honek Ingalaterraren aurka Eskoziako erresistentziaren burua izan zen, XIII. mendean. Hala ere, askok, ni bezala, Braveheart filmari esker ezagutuko dezute hau. Eta badauka zerikusirik Stirlingekin? Herri honetan aurkitzen da pertsonaia honi egindako oroigarria. Bertan egon naiz, eta ikaragarria dela esan dezaket. Behin historia jakinda, oso polita da menditxoa igotzea, eta oroigarrira iristea.
Eraikin horretaz aparte, Stirling herria bada ikusi behar den lekua. Zorionez, Edinburgora joan baino lehen jada han bizi diren bi lagun ezagutzen nituen, eta horietako bat Stirlingeko unibertsitatean bizi da. Honi esker, gauez atera ahal izan gara herri honetatik zehar aldi batzutan, eta ikaragarri ondo pasa det guztietan (nahiz eta 20 libra kostatu Edinburgotik joan eta bueltatzea jajaja).
Ander Guzmán
No hay comentarios:
Publicar un comentario