Oraingo honetan Aste Santuan egin genuek eskapadatxoaren lehen hiru egunetako gorabeherak kontatuko dizkizuet. Azken bi egunak nire pisu-kide Jonek kontatuko dizkizuete.
Aste Santuko zubia Finlandian gauden artean izango dugun luzeena dela buruan genuela kotxe bat alokatu eta Finlandiako toki interesgarriak ikusteko intentzioarekin hasi genien abentura Martxoaren 24ean. Abentura honetan honen bigarren zatia kontatuko dizueten nire pisu-kide Jonek, Pablo gure lagun Galiziarrak eta nik hartu genuen parte.
Abenturako ibilbidea |
Lehenengo egunean lanetik apur bat gozoxeago irteteko baimena eman ziguten. Korrika eta presaka etxera joan, motxila eta tramankulu guztiak gainean hartu eta bidaiari hasiera eman genion arratsaldeko bostetan. Lehen geldialdia Hämeenlinnan egin genuen. Bertan gaztelua eta museo militarra bisitatzera joan ginen, baina tamalez biak itxiak zeuden gu heltzerako. Hala eta guztiz ere, gazteluaren harresietarako sarrera irekita zegoen naiz eta museoa bera itxia egon, eta harresiaren barrutik buelta bat eman eta kanpoan zeuden gerra ibilgailuei begirada bat bota ostean bideari ekin genion berriz.
Hämeenlinako gaztelua |
Hemendik Tamperera jo genuen, hona iristerako gaua zen jadanik, hala eta guztiz ere, oso hiri interesgarria iruditu zitzaigun. Bertako kaleetan zehar bueltaka ibili ostean katedrala aurkitu genuen, honi begirada bat bota ondoren taberna baten bila hasi ginen, azkenik bertan garagardo bat hartu ondoren bideari ekin genion Rauma norabidean. Bertara iristerako gaueko hamabiak jota zeuden eta oraindik ez genuen lotarako tokirik. Herrira heldu bezain pronto hondartzara jo genuen, bertan kotxea utzi eta hondartzan ondoko belardi batean kanpin-denda muntatu eta eta bertan pasatu genuen lehen gaua. Hau izango zen bidaia guztian pasako genuen gaurik txarrena, alde batetik "kanpamentua" prestatzeko denbora askorik izan ez genuelako eta bestetik euria eta 20 euroko kanpin-denda konbinazio ona ez direlako.
Hala-nola lehenengo gaua pasatu genuen ordea, denok bizirik gaudela ziurtatu ondoren tramankuluak jaso, zertxobait gosaldu eta herria ikustera joan ginen. Rauma herri zaharra da, zentroko etxeak Finlandiako zaharrenetarikoak dira, egurrezkoak, batzuk oso landuak beste batzuk xinpleagoak baina denak politak modu batera edo bestera.
Raumako kalea |
Bertatik paseatu eta zenbait argazki atera ostean kotxea hartu genuen berriz, oraingoan Yyteriko hondartzara jo genuen, finlandiako hondartza handienera. Bertara iristerakoan ezustekoa jaso genuen ordea, itsasoa oraindik izoztua zegoen. Argazki batzuk ateratzeko asmoz itsasorantz ibiltzea hasi ginen eta konturatu ginenerako hondarra zapaldu beharrean izotza zapaltzen hari ginen, itsaso izoztua alegia, bidaia guztiko ikuspegi politenetakoa izango zen hau.
Itsaso izoztua |
Ez ginen denbora luzez geratu baina, eguraldiagatik eta itsasoko haize-hotzak zirela eta berriz kotxera joan behar izan genuen berotan sartzera. Hemendik Vaasara jo genuen, hau hiri txiki bat dela eta Ostiral Sanua zela kontua hartuta iritsi ginenerako, eguerdiko hamabietarako, ez genuen kalean inor aurkitu. Zentroa bisitatu genuen, bertako eliza ikusi eta pixka-bat urrutiago zegoen parke batetara jo genuen bazkaltzeko asmoz, bertan kotxea aparkatu, tramankuluak muntatu eta "burrito" batzuk prestatu genituen bazkaritarako.
Bazkaldu ostean, Oulu norabidea hartu genuen, hau Laponiako sarrera bezala dago kontsideratua, beraz tenperatura hotzagoak eta elur gehiago espero genituen, eta hala bazen ere guk esperotakoa baino txikiagoak izan ziren hegoaldearen eta "iparraldearen" arteko ezberdintasunak. Oulun berriz kotxea utzi eta zentrora jo genuen, bertatik buelta bat eman ostean taberna batetara joan ginen garagardo bat hartzeko asmoz. Baina noski, dena finlandarez idatzita dagoenez ez ginen koturatu sartu eta sarreran hiru euro ordaindu genituen taberna jende helduentzako karaoke bat zela, zer esanik ez hauen kantua ez kantatzeko moduak ez zirela oso "musikalak" izan, baina jadanik hiru euro ordaindu genituenez bertan geratzea erabaki genuen. Garagardoa bukatu eta ziztu bizian alde-egin genuen taberna hartatik eta bertako soinuetatik, kotxea hartu eta Rovaniemirako norabidea hartu genuen.
Rovaniemirako bidea ez zen orainarteko bideak bezalakoa izan zehazki, Google Mapsek "bide-atxur" izoztu batetatik eraman gintuen hogei kilometroz gutxienez, hogei kilometro egin genituen laponian, basoaren erditik gaueko hamaiketan bidean parebat kotxe baino gehiago ikusi ez genituela, baina halako batean basotik atera, berriz autobidean sartu eta Rovaniemira heldu ginen. Bertan T eta Lorena gure zain zeuden beraiek lanean dauden Hostalaren aurrean, bertan gaua egingo baikenuen. Berriz ere kotxea utzi, eta Tk eta Lorenak bertako taberna batera eraman ziguten zerbeza bat hartu eta pixka bat eguneratzeko intentzioarekin. garagardoa bukatu bezain pronto, Rovaniemiko zubia ikustera eraman ziguten, eta ondoren hostaleara jo genuen.
Rovaniemi |
Hurrengo egunean dutxatu eta gosaldu ostean Lorenarekin Aita Noelen hiria ikustera joan ginen. Hau basoaren erdian aurkitzen da, elurrez inguratutako egurrezko etxedun herrixka, oso polita. Naiz eta herrixka hau umeentzako pentsatua eta subenir eta beste ordaindutako aktibitatez josia egon, debalde herrixkatik paseatzeko aukerea zegoen, eta hala egin genuen.
Aitanoelen herrixka |
Hau ikusteaz nazkatu ginenean Lorena berriz Rovaniemira eraman, neskei agur esan eta bideari ekin genion Kemi norabidean. Bertara, izotzezko gaztelua eta itsasoa ikustera joan ginen, hau baita finlandiako kostaldean iparraldeen aurki dezakegun hiri garrantzitsuena, baina tamalez, izugarrizko behe-lainoa aurkitu genuen bertan eta ezin izan genuen gauza askotik ikusi.
Kemiko behe-lainoa |
Hala ere, izotzeko gaztelua ikusteko aukera izan genuen eta baita bertako parketik buelta bat ematekoa ere, ondoren taberna betetara bazkaltzera joan ginen, bazkaltzen bukatu ostean, kotxea hartu eta Kuopio norabidean abiatu ginen, tamalez, bidean iluntzen hasi zitzaigun, beraz erdibidean gelditu behar izan genuen, Vaalan. Bertan herritik pixka bat urrundu eta kanpamendua muntatu genuen, oraingo honetan gauzak hobeto prestatzeko aukera izan genuen ordea, su bat egin eta kanpin denda behar bezala muntatu , bertan afaldu, berriketan ibili eta lotara joan ginen hurrengo egunak ekarriko ziguna ikusteko irrikitan.
Abenturaren hurrengo zatia nire Pisu-kide Jonek kontatuko dizuete. Hurrengorarte.
Manex.
Moi-moi !
No hay comentarios:
Publicar un comentario