jueves, 28 de abril de 2016

Lohja

Moi!

T naz, Lohjatik idazten 5. sarrera. Badira ia bi aste Lohjara etorri ginela lanera eta uste dut garaia dela hemengo bizitzaz zertxobait kontatzeko! 

Lorena eta biok hirigunetik 3 km-ra dagoen ikasle apartamentu batean bizi gara, gainontzeko ikasleengandik gertu. Turismo enpresa batean nabil praktikak egiten eta nire eginbeharrak honako hauek dira: argazkiak atera, Finlandia hegoaldeko informazio turistikoa bildu, Visit South Coast Finland webgunea gaztelerara itzuli eta nire blog propioa idatzi gazteleraz, besteak beste. 

Normalean nire nagusiarekin batera joaten naiz meetingetara, eta bera bileretan dagoen bitartean, nik inguruan paseoak ematen ditut. Modu horretan ezagutu ditut adibidez Porvoo, Tammisaari eta Kisakeskus. Nire nagusia oso gizon jatorra da. Finlandiarra da eta haseran hotz samarra dirudien arren, denborarekin irrifar egiten du eta lasai eta luze hitz egin daiteke berarekin Finlandiaz, ta Europaz orokorrean.  

Ondo izan! 

T

No hay comentarios:

Publicar un comentario