Badira 3 aste Laponiako hiriburura etorri ginela Lorena eta biok. Hiri txikitxoa bada ere, milaka turista jasotzen ditu urtero. Aurora Borealak, Santa Clausen herrixka, Huskyen tourrak eta Artikum museoa dira hain arrakastatsu egiten duten baliabide turistikoetako batzuk. Sarrera honetan baliabide horiei buruz hitz egingo dizuet laburki :)
SANTA CLAUSEN HERRIXKA
Hirigunetik 8 autobusa hartuta, 30 min inguru
behar dira Santa Claus Village delakora iristeko (return ticket 7.20€). Bertan,
benetako Santa Claus besarkatzeko aukera duzu (dohainik!!!). Argazkia nahi
izanez gero, gutxienez 20€ ordaindu behar dira pertsonako. Bestalde, jatetxeak,
tabernak, dendak, huskyen baserria eta elur-oreinen etxolak daude. Huskyak
bisitatzea, adibidez, 5€ balio du eta luzera ezberdineko ibilbideak egin
daitezke gainera (5 km, 62€).
TOUR TURISTIKOAK
Oso ohikoa da abenturazko tourrak egitea Laponian: huskyen eta elur-oreinen paseoak, laku edo ibai izoztuetan arrantzatzea,
izotzezko hotel edota gazteluak bisitatzea, Sampoo Icebreaker txalupan ibiltzea… Enpresa ugari daude horrelako
ibilbideak antolatzen dituztenak (Safartica, Lapland Safaris, Lapland Welcome...). Guk, huskyez gain, Rovaniemiko izotzezko hotela bisitatzeko aukera izan
gendun eta, bertan, ice bar delakoan, izotzezko edalontzi batean txupito bat hartu nun (hori bai, 10€-ren truk).
Cloudberry txupitoa |
Ilunabarra hoteletik |
Museorik garrantzitsuena da, Finlandia eta
Laponiako historiaz zertxobait ikasteko leku aproposa. 8€-ren trukean (ikasle
txartelarekin, bestela 12€) areto guztiak bisitatu daitezke. Gainera, “planetario”
txikitxo bat du eta Aurora Borealak ikusi daitezke bertan. Klima-aldaketaren
ondorio lazgarriak islatzen dituzten argazkiak ere badaude beste areto batean,
jendea arazo horrekiko sentikor bihurtzea dutenak helburu. Souvenir dendaz
gain, jatetxe bat dago buffet menuarekin (12€/pax).
GASTRONOMIA
Europako gainontzeko gastronomien eragina atzeman
daiteke hemengo plateretan. Tipikoenak (iparraldean) elur-oreinen haragia,
izokina eta basa-fruituak dira. Gosari fuerteak egiten dira orokorrean:
zerealak, jogurtak, ogia, entsaladak, porridge, “kahvi”, pastelak… Kahvi edo kafea kakotx
artean jartzen det, ez baitu zerikusirik han hartzen dugunarekin. Hemen, kafe “on”
bat hartzeko 4€ ordaindu behar dira. Bestalde, bazkari eta afarietan ohikoa da
entsalada eta zopa hartzea lehenengo, eta gero plater fuertea postrearen
aurretik.
Otorduen orduak ere ezberdinak dira Finlandian. Eguzki orduak aprobetxatzeko, goizean goiz esnatzen dira (05:00k aldera) gosaltzeko eta 11:00etarako mahaian esertzen dira berriz bazkaltzeko. Arratsaldeko 17:00etarako afaldu dute jadanik normalean. Gu hasieran hori egiten saiatu ginan, baino iparraldean beste erritmo bat daramate/gu (zorionez).
7€-ko pizza "txikiak" jaten (saiatzen) |
Aste Santua ospatzen |
OUNUSVAARA WINTER TRAIL
Hiking zaleentzako ibilbide politta. 6 km.-ko ibilbide zirkularra hirigunean hasten da eta Ounusvaara menditxoan barrena
jarraitzen du. 10 metroko begiratoki bat eta babesleku bat topa daitezke gailurrera
bidean.
Rovaniemi |
Lorena maldan gora |
ANGRY BIRDS-EN PARKEA
2009an sortutako jolas honek jatorri finlandiarra du. Oso ezaguna egin zen gurean 2012. urtean. Rovaniemin haur nahiz helduentzako parkea dago eta doako sarrera du. Futbol
zelaia, tirolina, txirristak… daude. Eta hemen bideo bat bertan izan ginanekua
:D
Laxterarte!
T
No hay comentarios:
Publicar un comentario