martes, 12 de abril de 2016

Edinburgo

KAIXO!


Aintzira Bastarrika naiz, eta Edinburgon (Eskozia) nago Administraritzako praktikak egiten. Hemen gaudela konturatzerako egonaldiaren erdia ia igaro zaigu. Bere famari eutsiz azken asteotan ia egunero euria egin digu, hala ere, eskoziako zenbait txoko ikusten ahalegindu gara. Hemen horietako batzuk:

Calton Hill

Old Town-en ondoan kokaturiko muinoa da. "La vergüenza de Edimburgo" ere deitzen diote, eraikina amaitu gabe baitago. Partenoiaren itxura zuen eraikina egin nahi zuten gerran hil zirenei omenaldi moduan, baina, diru faltagatik erdibidean geratu zen.


Arthur's Seat

Hiriaren ondoan dagoen beste muino bat da, Holyrood Park-eko punta nagusia. Baxua den arren, bertatik hiria panoramikoki ikusten da. Inguru horiek Highlands-eko paisaia gogoratzen du.


Portobello

Edimburgoko hondartza da, Leith auzoan kokatua dago. Aspaldi honetan alde batera utzia bazegoen ere eta bere urte onenen xarma galdua bazuen ere, berriz berpizten ari da, eta jendea geroz eta gehiago gerturatzen da itsas brisaren bila





North Berwick

Edinburgotik trenez orduerdira dagoen herrixka da. Bertan Tantallon eta Dirleton gazteluak aurkitzen dira, baina eguraldia eta autobusen ordutegia zirela eta ezin izan genuen gazteluetara joan. Beraz, bertako hondartzan buelta bat eman, zerbait gosaldu eta Edinburgora itzuli ginen.


Cementerio Greyfriars

Jakina da Edinburgok lotura handia duela Harry Potterrekin, alde batetik pertsonaia batzuk eta Hogwarts hemen oinarrituak daudelako eta bestetik J.K. Rowling ek hemengo kafetegi batean idazten zuelako.


McGonagall-en hilobia
 
Thomas Riddell-en hilobia
 Hogwarts oinarritua dagoen eskola

Cramond Island

Edinburgoko mareen aldaketa handia denez, marea jeisten denean islara oinez joateko bidea agertzen da. Arratsalde bukaeran joan giñenez ilunabarra ikusteko aukera izan genuen.


Ondo izan !

No hay comentarios:

Publicar un comentario