lunes, 11 de abril de 2016

OULURA TXANGOA

Terve! Iepe!

Larunbatean, apirilak 9, Oulun izan nintzan Lorenarekin. Finlandian zehar bidaiatzeko modurik erosoena trena da, baino merkeena dudipe autobusa da. Konpainiarik garrantzitsuena Matkahuolto da, baina "chollo" onenak dituna OnniBus da. Pena da Rovaniemin asteburuetan bakarrik funtzionatzea...

Gu OnniBusekin joan ginen Oulura, aprobetxatuz larunbata eman zigutela jai batera (jai izan degun larunbat bakarra). 3 orduko bidaian Kemi ikusi gendun baita, edo, hobeto esanda, Kemiko autobus geltokia ta fabrika pare bat. 
Bagoaz!

WIFIak funtzionatzen ez dizunean... 

Oulu Finlandiako hiri garrantzitsuenetarikoa da. Turistikoki ez da oso erakargarria, baina uda aldera bertako hondartzak bete-beteak egoten dia. Guk paseotxo bat eman gendun portutik eta hondartza txikitxo batera joan ginan. Gozada bat izan zan hondarretan eseritzea... baino 10 bat minutu iraun gendun, hotz pittin bat egiten baitzun! (ez zegon olaturik ura izoztua zegolako oraindik...)

Portu inguruko etxeak


Ouluko katedrala eta kaleak

Gaurkoz nahiko! Bihar beste eskapadatxo bat egiteko asmoa deu eta ostegunean itzuliko gara Rovaniemira, Kontatuko dizuegu :) 

Ondo izaaaaan! ¡Cambio y corto!

T




No hay comentarios:

Publicar un comentario