Gaur amaitu ditugu praktikak Rovaniemiko hotelean. 6 asteren ondoren gauza berri asko ikasi ditugu. Gure eginkizunak ugariak izan dira eta hotelaren alderdi ezberdinak ezagutzeko aukera izan deu: harrera, sukaldea, otorduak, garbitasuna...
Harrera |
Sukaldea. Hemen pasa dugu denbora gehiena, batez ere garbitzen eta berriketan |
Jantokiaren zati bat |
Egia da ez dela dena kolore arrosekoa izan eta hasera egun txar pare bat izan genituela, batez ere hizkuntzaren aldetik. Zure ingurukoak denbora osoan hizkuntza arrotz batean hitz egitean lekuz kanpo sentitzen zara haseran, baina, egun batzuk pasata, ohitzen zara. Saiatu zaitezke hitzen bat ulertzen, baina oso hizkuntza zaila da finlandiera. Halere, egun pare batean ikasi genuen ordenagailua eta erreserben programa erabiltzen (dena finlandieraz) eta aste pare batean gai ginen bezero finlandiarrekin hitz egiteko. Mimikarekin eta "I'm sorry, I don't speak Finnish, do you speak English?" esaldiarekin komunikatzea lortzen genuen. Orokorrean finlandiar askok ingeles apur bat hitz egiten dakite eta esfortzua egiten dute.
Oso lankide jatorrak izan ditugu gurekin. Haseran hotz xamarrak izan baziren ere (finlandiar gehienen antzera), gerora irekitzen joan ziren. Oso jende jatorra da eta asko eskertzen diegu laguntza :)
Laxter arte!
T
T
No hay comentarios:
Publicar un comentario