Asteburu honetan zubia izan dugu Finlandian, Ostegunetik Astelenera jai, honi eguraldi ona batu zitzaion, eguraldi ona finlandian... zoratzeko modukoa. Hau aprobetxatuz Lohjako lakura egunpasa joan ginen. Goiz goizetik abiatu ginen, basoan zehar txango txiki bat egin, jenderik etzegoen toki polit bat bilatu eta bertan geratu ginen eguna pasatzeko asmotan. Neka neka eginda iritxi ginen, finlandian bagaude ere 20 gradutik gora egiten zituen eta txangoa ez zen batere laburra izan. Bertan, tramankulu guztia utzi, arropak bainujantziengatik aldatu eta bainu bat hartzeko asmotan jo genuen lakurantz baina ez zen ain erraza izan, izugarrizko beroa egiten zuen harren, lakuko ura orain dela hilabete guztiz izoztuta zegoen, gu joan ginenerako zero gainetik pare bat gradutara egongo zen. Beraz, egunzkitan pixka bat egon ostean beste saiakera bat egin genuen eta oraingoan uretara sartu ginen, baita azkar irten ere! Gurekin zegoen Galiziarraren hitzetan, lakua Ozeano Atlantikoa baino askoz hotzagoa zegoen! Eguzkitan lehortu ostean parrilla piztu, bazkaldu eta bazkalosteko siesta bota genuen eguzkitan.
Bazkalosteko siesta |
Hurrengorate!
Moi-moi!
Manex
No hay comentarios:
Publicar un comentario