martes, 17 de mayo de 2016
Pragako 4 altxorrak.
Kaixo kaixo! Aiora naiz, turismoko ikaslie, ta gaurre hemen naiz beste sarreratxo bat iten! Hiri zoragarri honek gauza asko eskaintzeitu ta txoko bakoitze da altxortxo bat baño nik gehien destakatzeitun 4 altxorraatik hitzeingoizuet.
1) Erloju astronomikue.
Pragako udaletxe ondun kokatzean Erdi Aroko erloju astronomikue da. Eguneko 24 orduek markatziez gain, euzkiye ta illargiyen posiziyuek erakustexkigu. Honez gain mugimendue dakeben estatua txiki batzuk daude eta baita urteko hillabete danak azaltzeien egutegi borobil bat.
2) Carlos zubiye.
Moldava ibaie zeharkatzeun Pragako zubik zaharrena da. Garai baten gaztelue eta hiriyen arteko komunikazio bideik garrantzitsuna billakau zan. Gauien edo goizeko ordu txikitan jendeik ezta ibiltzen ta nahiko lasai eotea baño egunien ziher mugimendu asko eotea zubi hontan, eta ze esanik ez astebukaeratan, turistaz gainezka iteu.
Beheko argazki hau larunbat goiz batekue da,
3) Pragako gaztelue.
Pragako multzo arkitektoniko bat da eta Pragako simbolotako bat da. Garai baten, Bohemiako errege-erregiñen residentziye izentzan eta gaur egun munduko gaztelu zahar haundiyena dao kontsiderauta. Astebukaeratan eta batipat eguraldi ona iteunin jende asko ibiltzea, baño merezi dun toki bat da.
4) Garagardue.
Aurreko sarreran idatzi nun baitare esanez Pragako altxorretako bat dala! Bertakuei asko gustatze zaiobe zerbezeatik hitzeitie, baño are eta gehio eratie! Esanun bezela, 40 zerbezeri industrial daude Txekian gaur egun, eta danake badakebe beaien gusto bereziye. Gaña maiatzak 12yen zerbeza festie hasizan Pragan eta nun izengo? Ba gure etxe aurreko parkien! 50 zerbeza mota baño gehio dasta laike bertan, berde kolorekue ta dana!
Guk ya inditeu pare bat bixita berta, eta oaindik gelditzen zaxkigunak. Hemen nere konpi batzuk!
Eta hauxe izen da gaurkoz! Laixter naiz 4. sarreratxo batekin!!
Chao!
Aiora
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario