martes, 24 de mayo de 2016

EZ DET BUELTATU NAHI...

Moi!

Hau izango da Finlandiatik idazten dizuedan azken Bloga. Beste 50 idatziko nituzke aukera banu, baina tamalez hurrengo asteazkenean itzuli behar dugu etxera.

Atzera begiratuz oroitzapen onak besterik ez ditut gogoratzen azken hiru hilabete hauetaz. Bueltatzean gauz mordoa botako ditut faltan, atzean utzitako lagunak, berriro bisitatuko ez ditudan lekuak... zorionez egun dugun teknologiarekin inoiz baino errazagoa da atzea utzitako hauek berriro oroitzea modu batean edo bestean.

Hiru hilabete hauetan izan dugun aldaketa handienetako bat eguraldia izan da noski. Izugarria da nola alda daitezken gauzak hiru hilabetetan, hain denbora laburrean ia 30 graduko aldaketa izan dugu, iritxi gineneko -10º -tatik oraingo 20º -tara pasatu gara. Guretzat harrigarria bada era bertakoentzat eguneroko ogia da hau, bertan negu sakoneneko -30º-tatik udako 30º-tara pasatzen baidira urtero. Ondoren nire laneko leihotik lehen eta azken egunean ateratako argazkiak.



Lehen esan bezala aukera izango banu hemen geratuko nintzateke beste pixka batez, uda behintzat. Orain hasi baitira loreak loratzen eta zuhaitzak hostoz betetzen. Elurrez beteta zeudenean basoak... ederrak baziren ere, orain "udaberria" heldu dela dena oraindik eta ederragoa dago. Baina tamalez errealitatera bueltatu beharra dago, etxera.

Moi-moi !

Manex.

No hay comentarios:

Publicar un comentario