Buongiorno amicci!!come state??
Hona hemen nire laugarren sarrera:
Alde batetik, ostiralean egindako bidaiari buruz hitz egingo dizuet. Chinqueterren egon nintzen, izenak dion bezala (5 tierras) 5 lur dituen zonaldea da. Orain arte egon naizen leku guztietatik gogokoena hau izan da dudarik gabe. Oso toki polita da eta itsasoa daukanez, oso rekuerdo politak ekarri dizkit burura orain arte itsasoa ez dudalako ikusi. 5 lurretan egon nintzen, Monterosso, Vernazza, Corniglia, Manarola eta Riomaggioren eta guzti guztiak oso ederrak dira.
Koloretako etxetxoak daude leku guztietan eta kresalaren usaina somatu daiteke edonon zaudela. Oso paisai politak ikusi ditzazkezu eta turistaz betea dago. Eskubian ipini dudan argazkia Monterosson ateratakoa da. Oso gomendagarria da bertara etortzea.
Bidai hau Erasmuland izeneko organizazio batekin egin genuen, oso merke atera zitzaigun eta oso ondo organizatua zegoela uste dut. Florentziatik goizeko zortziretan autobus bat hartu genuen 40 bat pertsonek, mundu guztiko pertsonak ginelarik eta bertatik La Spetziara joan ginen, bi orduko traiektoa zen baina ziztu bizian pasa zitzaigun. Bertan ginela tranbiaren bidez mugitu ginen, 5 parada ziren eta parada bakoitza lur bat zen, oso erosoa zen bertatik mugitzeko eta kriston bidaia eta esperientzia ona izan zela uste dut.
Bestalde, atzo, Astelehena Kortona izeneko herri txiki txiki batera joan nintzen Sarai-rekin, nire pisukiarekin alegia. Biok bakarrik joan ginen eta kriston abentura pasa genuen elkar.
Gauza da, Florentziatik ordu bateko traiektoa genuela bertara, baina trenetik jeitsi eta konturatu ginen Camucia izeneko herrian ginela, Cortonatik 5 km-ra.
Hemen goian Kortona herria ageri da, eta ikusi dezakezuenez herria nahiko goian dago. Hortaz 5 km aldapan gora joan ginen eta kriston paliza izan zen, ez genekien hainbesteko pateada eman behar genuenik eta 2 ordu eman genituen tipi tapa. Katxondeo moduan hartu genuen baina lur jota ginen egia esan. Azkenean herrira iritsi ginen baina ezin genuen gure bizitzarekin!MAMMA MIA, bidai guztia barrezka eman genuen, bertan zerbait jan eta helatu bat hartu genuen indarrak hartzeko.
Cortonan ginela jada arratxaldeko 5 tak ziren eta ez genekien nola egin oinez berriro ere ez bueltatzeko, autobusak begiratu genituen baina jaieguna zenez ez zeuden. Hortaz aldapan behera oinez bueltatu behar izan genuen. Oso herri polita da, enkanto askorekin eta orain arte ikusitakoarekin konparatuta oso ezberdina. Ez gera batere damutzen bidaia egiteaz, kriston momentuak pasa genituelako elkar eta denetaz ikasten delako, hurrengoan hobeto begiratuko ditugu trena eta herrien konesioak.
Hurrengo astean Romara noa, nire kuadrilako bi lagun etortzen dira ni ikusteko eta Roman geratu gara 3 egun han egoteko Roma bisitatzen eta ostean Florentziara etorriko gara , gogo asko dauzkat nire lagunak ikusteko eta baita Roma bisitatzeko, hortaz hurrengo astean igoko ditut Roman ateratako argazkiak.
Chi vediamo pronto amicci.
Julene Echeverria
No hay comentarios:
Publicar un comentario