Ahoj!
Hilabete pasa da Pragara
iritsi ginenetik. Lehenengo egunak hiriko leku garrantzitsuenak
ezagutzeko aprobetxatu genituen (Puente de Carlos, Pragako Erloju
Astronomikoa, Judutar auzoa...) izan ere, egun batzuk libre izan
genituen praktikak hasi baino lehen.
Gainera, pasa den asteburuan
lagun bat etorri da bixitan. Lehen aipatutako lekuez aparte, Pragako
gaztelua ikustera joan gara, hemen hilabete pasa eta oraindik
pendiente genuen lekuetako bat baitzen.
Aste santuak datozela
aprobetxatuz Txekiako beste lekuren bat ezagutzeko asmoa ere badugu,
Pragaz aparte inguruko herriak ikusi ahal izateko.
Laister arte!
Ainara
No hay comentarios:
Publicar un comentario