jueves, 13 de abril de 2017

Joritz Lizarbe (Pistoia, Italia)

Ciaoo Zubiri!!

Hilabete bat eta gero hau da nire lehenengo sarrera. Florentziako aireportura iritsi ginen problemik gabe eta hantxe zeuden bi tipo itxoiten Pistoiara eramateko. Residentzia batean gaude oso gustora eta lehendikan ez ezagutu arren orain oso ongi eramaten degu elkar.

Lehenengo egunak nahiko nahasiak izan ziren ez genekielako zer egin behar genuen, non zeuden janari dendak, non zegoen tren geltokia,... Ala ere Pistoian jende asko bizi da(80.000) baina herri txiki bat bezala da eta oso azkar moldatu gera.


Florentzia trenez 30 minutura daukagunez askotan egon gara farrak botatzen gauetan eta bisitak egiten eguean zehar. Ala ere gauza asko gelditzen zaizkigu ikusteko. Hiri oso oso polita da eta benetan gomendagarria bisitatzeko.



Pisan egon gara ere baina oraindik ez didate pasa argazkiak, hurrengo sarreran igoko dut batenbat. Asteburu hontan Romara goaz ere astelehena jaia dela aprobetxatuz.

Pistoian gauza gutxi daude bisitatzeko egia esan, Zoo-an egon ginen eguna pasatzen eta astean zehar buelta batzuk ematera joaten gara bina asteburu guztietan kanpora goaz beste herri batzuk ikustera.

Praktikak hotelean ongi doaz oraingoz, jendea jatorra da, batzuk erderaz dakite oso ondo eta ez dago komunikatzeko arazorik, bazkaria ematen didate... ezin naiz kexatu egia esan.

Tokatu zaidan taldearekin oso gustora nago egia esan, 12 gaude residentzia berdinean eta ederki moldatzen gara, bidaiak denak batera antolatu ditugu, farrak batera botatzen ditugu,... Gutaz aparte espainiako jende gehiago dago Pistoian(Andaluzia, Madril, Bartzelona, Kantabria,...) erasmus egiten eta "beer meeting" deitutako jarduerak antolatzen dira non taberna batean elkartzen gara denak kaña batzuk hartzeko eta ezagutzeko.


Itlaiako jendeari buruz orokorrean oso jatorrak direla esan behar dut, baina askok ez diate konfiantza asko ematen... oso "txantxulleroak" dira eta ezin zea guztietaz fidatu. Italiera ulertzeko nahiko errexa da mantso hitzegiten badute, gaztelerarekin antza asko duelako eta hortan egia esan ez degu arazorik euki.

Bukatzeko esan nahi det oso gustora nagoela, denbora oso azkar pasatzen ari zaidala eta edonori gomendatzen diodala erasmuseko esperientzia eta noski
Italia bisitatzea, zehazki ni nagoen lekuan(Toscana), ikaragarri polita baitda.

Zeozer txarra esan behar badut Italiari buruz, garagardoa ikaragarri garestia dela baina bueno jajaja beste guztiagatik "tutto bene".



















Arrivederci!!!!

Joritz Lizarbe

No hay comentarios:

Publicar un comentario