Bo, jadanik bada
garaia beste sarrera bat idazteko blog honetan. Beraz hau nire bigarrengoa
izango da.
Orain dela bi
aste amaitu zen autobus greba, beraz lanera itzuli beharra izan nuen. Hiru
asteko greba izan zen eta asko kostatu zitzaidan berriro ordutegira ohitzea.
Hobeagoa izango zen grebak pixkat gehiago segituko balu.
Hortaz aparte,
aurreko zapatuan Moher Itsaslabarra ikustera joan ginen. Ikaragarriak ziren. Baina
zoritxarrez ez genuen denbora asko igaro bertan, egun bateko tour bat hartu
genuelako eta hainbat leku desberdinetara eman gintuelako.
Gainera atzo
albistetan irakurri genuenaren arabera, gu joan ginen egun berean, gizon bat
bertan hil zen saltu basea egiten.
Jon Artola
No hay comentarios:
Publicar un comentario