Konturatu gabe
pasa zaigu jada hilabete bat. Herrialdea gehiago ezagutzen saiatu gara denbora
honetan eta nola ez bertako bizitzara moldatzen. Hemen ordutegi desberdinak
dituzte bazkaltzeko esaterako, normalena eguerdiko 12ak baino lehenago jatea
da eta pixkanaka ohitzen goaz. Hurrengo asteetarako irteera bat prestatzen
ari gara, Txekiako kanpoaldeko herri ezagunak bisitatzeko.
Bestalde, esan
beharra dago Praga, Euskal Herria baino merkeagoa dela denean arropan izan ezik,
ez dago diferentzia handia baina apur bat garestiagoa da. Garagardoa da aurkitu
dezakegun gauza merkeenetariko bat, horregatik esaten dute Praga dela garagardo
gehien kontsumitzen den herrialdea.
Eguraldiari dagokionez, oraingoz ez digu oso txarrra egin baina goizetan eta gauetan nabari da freskura, ia laister udaberriko lehen eguzki izpiak irteten diren.
Beno gaurkoz
nahikoa izan da, hurrenarte!
Leire
No hay comentarios:
Publicar un comentario